Eu

Artzainek egindako Idizabal gaztaren lehiaketa eta ohiko enkantearen 44. edizioa asteazken honetan ospatuko da Ordizian

2017.eko irailak 04

Asteazken honetan, irailaren 6an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia eta ohiko latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa ospatuko dira.

Ospakizunerako prestatu diren ekintzen aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du eta nabarmendu du artzantza mundua zorioneko momentu batetan dagoela, aurreko astean Euskadiko La Leze eta Azipea gaztandegiak saritu zituzten Great Taste 2017 lehiaketan eta Legazpian Gipuzkoako Artzain Egunean Makatzak jaso zuen sariagaitik.

Datuen arabera, Euskadin 358 esplotazio daude eta 120 gaztandegitik gora. Urtero, 1.350.000 kilo gazta ekoizten dira Idiazabal Gaztaren baitan.

Oroz sailburuordeak gehitu du “gogoeta ez da planteatu behar soilik lehiakortasunaren ikuspuntutik aurrerapausoak eman behar ditugu, baita ere, sektorea gazteentzat erakargarria izan dadin eta sektoreari prestigio soziala emanez”.

Latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako 44. gazta-lehiaketa

Gazta lehiaketa 10:30ean hasiko da. Sukaldari, kritiko gastronomiko, gastronomo eta kazetariek osatuko dute epaimahaia, eta Juan Mari Arzak sukaldaria izango da epaimahaiko presidentea. 13:30ak aldera jakinaraziko da gazta irabazlea eta, ondoren, enkantea egingo dute.

Aurrez, Udalak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Tito Irazusta Adarraga kazetaria omenduko du, gazta lehiaketako epaimahaikide gisa urtetan egin duen lanagatik.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nekatur
    2017.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    El miércoles...¡A PUJAR!

    Asteazkenean...EA NORK GEHIEN ORDAINDU! https://t.co/d5OddVIuQ9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak