Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Milioi bat euro baino gehiago nekazaritzako eta basogintzako elkarteei laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-09-05)

2017-09-05
  • Eusko Jaurlaritzak lankidetza eta elkarlana bultzatuko du berriro ere lehen sektorean
  • Elkarteak sortzeko laguntzak Euskadiko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan sartuta daude

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak nekazaritzako elkartegintzari lotuta eman dituen bi agindu onartu ditu Eusko Jaurlaritzak, azken Kontseilu bileran. Lehen aginduan nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarte edo erakundeak, eta haien batasunak edo federazioak, sortzeko Euskadiko Landa Garapeneko 2015-2020 Programak aurreikusten dituen laguntzak iragartzen dira, 2017ko ekitaldirako, 794.000 euro horretara bideratuta. Bigarren aginduan, berriz, fruta eta barazkien ekoizleen erakundeentzako diru laguntzak iragartzen dira. Diru laguntza horiek ere 2017rako dira, eta 314.761 euro bideratuko dira horretara. Guztira, 1.108.761 euro erabiliko dira laguntza horietan. 

Nekazaritzako eta basogintzako elkarteak sortzeko laguntzak

Laguntza horiek finantzatzeko, 600.000 euro erabiliko dira, eta horietatik 480.000 FEADERen kontura izango dira eta gainerako 120.000 euroak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura.

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte nekazaritza eta basogintzako sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek, eta beraien batasunek edo federazioek, 2015etik aurrera eratu eta hala aitortuak izan badira. Horietako bakoitzari gehienez ere 100.000 euro ordaindu ahal izango zaizkio urtean, honela banatuta:

- Beren urteko fakturazioaren %9, lehen urtean.

- Beren urteko fakturazioaren %8, bigarren urtean.

- Beren urteko fakturazioaren %7, hirugarren urtean.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari helaraziko zaizkio, eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztu ahal izango dira –Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila. Donostia-San Senastian kalea, 1. Vitoria-Gasteiz–, edo, bestela, urriaren 1eko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak aurreikusten dituen edozein lekuetan edo formatan.

Fruta eta barazkien ekoizleen elkarteentzako laguntzak

Era berean, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretua egokitzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako aginduari –Dekretu horren bidez fruta eta barazkien sektorerako Europako Erkidegoaren arauak garatzen dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu–. Gobernu Kontseiluak, halaber, jakinarazten du fruta eta barazkien ekoizleen elkarteei 314.761 euroren laguntzak emango zaizkiela guztira eta horietatik 190.302 euro FEAGAren konturako laguntzak izango direla eta gainerako125.459 euroak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Open_Govern
    2017-09-05

    Comentario de Twitter:
    [SECTOR PRIMARIO] Más de un millón de euros en ayudas para las agrupaciones agrarias y forestales https://t.co/AqYWGlMpG7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko