Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroren laguntzak onartu ditu lehen sektorean berrikuntza bultzatzeko (Gobernu Bilera 2017-09-05)

2017.eko irailak 05
  • Lehen sektorean eta landa ingurunean ikerketa eta berrikuntza suspertzeko eta sustatzeko exekutibo autonomoak dituen estrategietako bat dira
  • Helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta sektoreen arteko lankidetza sustatzea

Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko aurten emango diren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, irailaren bosteko bileran. Laguntza horien zenbatekoa 1.400.000 euro dira. 

Nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko exekutibo autonomoa egiten ari denarekin bat etorriz –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020 Planaren RIS3 Espezializazio Estrategian oinarrituta– laguntza hauen helburua da efizientzia areagotzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta elkarlana sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako ekoizleen artean. 

Laguntza bideak 

Helburu horiek lortzeko, hauek dira aurreikusten diren laguntza bideak:

  • Funtsezko ikerketen, industri ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuetarako laguntzak: 1.232.000 euro.
  • I+G+b-ko proiektuekin zerikusia duten bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzak: 28.000 euro.
  • Antolaketaren alorrean berrikuntzak egiteko laguntzak: 140.000 euro 

Onuradunak 

funtsezko ikerketen, industria ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuei eta I+G+Bko proiektuei buruzko bideragarritasun teknikoaren ikerketei zuzendutako laguntzetarako, hauek izan daitezke onuradunak: 

  • Enpresak, edozein dela ere beren forma juridikoa eta tamaina.
  • Elkarteak eta Fundazioak.
  • Pertsona fisikoen elkarteak edo nortasun juridikorik gabeko jpertsona juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak.   
  • Zentro teknologikoak.
  • Ikerketa eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak 

Antolaketaren alorreko berrikuntzarako laguntzetarako, hauek izan daitezke onuradunak: 

  • Enpresak, edozein dela ere beren forma juridikoa eta tamaina.
  • Elkarteak eta Fundazioak.
  • Pertsona fisikoen elkarteak edo nortasun juridikorik gabeko jpertsona juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak.    

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Laguntza eskaera egiteko inprimakia web helbide honetan egongo da eskuragai: http://www.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko