Eu

3,3 milioi euro bideratuko dira Euskadiko udalerrietako eraikin publiko eta kaleetan irisgarritasuna hobetuko duten plan eta jarduketetarako laguntzetara (Gobernu Bilera 05-09-2017)

2017.eko irailak 05

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren Agindua onartu du gaur, udalentzat eta tokiko erakunde txikientzat eta onura publikoko xede sozialak dituzten erakunde pribatuentzat 2017 ekitaldirako diru-laguntzak deitzeko dena, irisgarritasun-planak prestatzeko edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak gauzatzeko. 

Laguntzen xedea 1997ko Irisgarritasunari buruzko Legea bultzatzea da, eta hauek sustatzeko dira: 1) lehendik dauden hiri-ingurune, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio-sistemak pixkanaka egokitzeko helburua duten irisgarritasun-planak prestatzea eta eguneratzea; 2) udalen eta tokiko erakunde txikien irisgarritasun-planetan aurreikusitako hiri-ingurunean eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-obrak gauzatzea, eta onura publikoko xede sozialak dituzten erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-obrak gauzatzea, eta 3) egokitze-ekipamendua eskuratzea eta instalatzea, udalen eta tokiko erakunde txikien irisgarritasun-planetan aurreikusitako hiri-ingurunean eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatzeko.

Jarduketa horietara 3,3 milioi euro bideratuko dira guztira. Horietatik, 300.000 euro 2017ko ekitaldi honi dagozkio, 1,8 milioi 2018ari eta 1,2 milioi euro 2019ari. Diru-laguntzen xede diren jarduketak 2017ko urtarriletik aurrera hasi beharko dira, eta horiek gauzatzeko gehieneko epea 2018ko azaroaren 15a da planentzat, eta 2019ko urriaren 31 obrentzat.

Diru-laguntza eskatutako aurrekontuaren % 50ekoa izango da gehienez, irisgarritasun-plan eta horien eguneratzeentzat izan ezik; horientzat, % 75ekoa izango da. Era berean, degradatu gisa deklaratutako edo birgaitze integratuko hiri-inguruen barruan dauden obrek eskatutako aurrekontuaren % 60 izango dute gehienez diruz laguntzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bitarteko elektronikoen bidez egin beharko da eta hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera. Diru-laguntzei buruzko erabakia epe hori ixten denetik sei hileko epean hartuko da gehienez.    

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arartekomapak
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    3,3 millones de euros a ayudas para planes y actuaciones que mejoren la #accesibilidad en edificios públicos ... https://t.co/fHcUaifMRM

  • @arartekomapak
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    3,3 milioi euro bideratuko dira Euskadiko udalerrietako eraikin publiko eta kaleetan #irisgarritasuna hobetuko du... https://t.co/uAIJyrUUL5

Komunikabideek behera kargatzeko