Eu

Laguntzak udalentzat udaleko hirigintza planetan genero perspektiba gehitzeko (Gobernu Bilera 2017-09-05)

2017.eko irailak 05

Gobernu Kontseiluak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak proposatuta, hirigintza inklusiboari buruzko laguntza-deialdi bat onartu du, eta haren helburua da udaleko planeamenduan eta hirigintzan genero-perspektiba gehitzea eta, besteak beste, gizon eta emakumeen berdintasuna bermatzea lurraldeko baliabideak eta ekipamenduak eskuratzeko eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea. 

Diru-laguntzak udalei zuzenduta daude eta guztira 200.000 eurokoak dira. Udaleko hirigintza-planetan genero-perspektibaren integrazio eraginkorra sustatu nahi dute, lehentasunezko ekintzako lau arlo tematikotan (hala nola lurraldearen antolamenduan eta hirigintzan, mugikortasun iraunkorrean, landa-ingurunean edo gobernantzan) ekintza estrategikoak garatuz.

Esan behar da pertsonek premia desberdinak dituztela eta modu desberdinean erlazionatzen direla lurraldearekin eta hiri- eta landa-espazioarekin, beren eguneroko bizitzan hartzen dituzten genero-rolak direla bide. Ildo horretan, egiaztatu da genero-desberdintasunak daudela ekipamenduak eta zerbitzuak erabiltzeko premietan zein horiek eskuratzean. Horregatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ustez, hirien diseinuan genero-perspektiba gehitzea funtsezko tresna da gizonei eta emakumeei baliabide guztiak baldintza-berdintasunean eskuratzea bermatzeko.

Jarduketa-esparruetan detektatutako desberdintasunak ikusita, neurri zehatzak hartzeko premia sortu da, besteak beste, espazio publikoan emakumeen segurtasuna hobetzeko, puntu beltzak ezabatuta eta eraikin eta hiri-espazio berriak modu argian diseinatuta; etxeko lana egitea eta pertsonak zaintzea errazteko eta norberaren, familiako eta laneko bizitza bateratzeko, “zaintzaren hirigintza” bat sustatuta; mugikortasun-planetan gizonek eta emakumeek egiten duten garraio publikoaren erabilera desberdina jasotzeko, kontuan hartuta emakumeak direla haren erabiltzaile nagusiak, arrazoi gehiagorengatik egiten dituztela bidaiak, bidaia gehiago kateatzen dituztela eta ibilgailu pribatua eskuratzeko aukera gutxiago dutela. Eta ekipamenduak etxebizitzetara hurbiltzeko ere bai, ekonomia- eta bizitegi-jarduerako erabilera mistoko espazioak diseinatuta eta joan-etorrietako denborak laburtuta, eta emakumeen parte-hartze handiagoa sustatzeko herritarren partaidetza-prozesuetan eta hirigintza-plangintza horiek diseinatzeko eta gauzatzeko taldeetan.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez tramitatuko dira eta horiek aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den (datorren astelehenerako, irailak 11, aurreikusten da)  biharamunetik aurrera. Genero-perspektiba duten dokumentuak prestatzeko behar den laguntza teknikoaren kontratazioren ondorioz sortutako gastuak udaleko gehienez 30.000 euroko zenbatekoraino finantzatuko dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko