Eu

Eusko Jaurlaritzak 105.000 euro bideratu ditu komikigintza eta ilustrazioaren arloan sorkuntza sustatzera (Gobernu Bilera 2017-09-05)

2017.eko irailak 05
  • Guztira, zazpi proiektu lagunduko dira, horietako bi 30 urtetik beherako sortzaileenak izango dira 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 105.000 euro onartu ditu bere gaurko saioan komikigintza eta ilustrazioa sustatzeko. Lehen aldia da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru-laguntza hauek bultzatzen dituela, eta helburua da Euskadin pisu nabarmena duen arlo honetan diharduten sortzaileen lana laguntzea. Ekimen berri honen nondik norakoak iragan ekainaren 28an aurkeztu ziren, Gasteizko Artium Museoan sektorearekin izandako bilera publiko batean. 

Diru-laguntza hauek bi atal dituzte. Batetik, 60.000 euro bideratuko dira komikiak edo eleberri grafikoak egitea helburu duten proiektuetara; bestetik, 45.000 euro bideratuko dira album ilustratuak egitea helburu duten proiektuetara. 

Komikigintza laguntzera bideratutako lehen kontu-sail horren bidez, lau proiektu lagunduko dira, bakoitza 15.000 eurokoa; egitasmo horietako bat 30 urtez azpiko marrazkilari batena izango da. Era berean, album ilustratuen proiektuak diruz laguntzea helburu duen deialdiaren bidez hiru proiektu lagunduko dira, bakoitza 15.000 eurokoa, eta horietako bat 30 urtez azpiko gazte bati zuzendua izango da. 

Deialdi honek zenbait baldintza ere ezartzen ditu, honen atzean filosofia argi bat dago-eta: laguntza hauen helburua da komikiak, eleberri grafikoak eta album ilustratuak kalean argitaratuta ikustea. Xede hori lortu ahal izateko, marrazkilariei eskatuko zaie gidoia egina izatea, baita argitaletxe baten interesa izatea lana argitaratzeko. 

Euskarazko lanei dagokienez, ez da atal bereizirik izango euskarazko komiki, eleberri grafiko edota album ilustratuak laguntzeko, gaur egungo euskarazko komikien osasunak ez baitu eskatzen. Hala ere, euskarazko lanek merkatura ateratzeko zailtasun handiagoak dituzten heinean, lana euskaraz egina izatea puntuazioan baloratuko da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 105.000 euros a impulsar la producción en el mundo del cómic y la ilustración https://t.co/L2UpEpZfdg

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 105.000 euro bideratu ditu komikigintza eta ilustrazioaren arloan sorkuntza sustatzera https://t.co/zUN7QWIt18

Komunikabideek behera kargatzeko