Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak laguntza-deialdi bat onartu du udaleko hirigintza planetan genero perspektiba gehitzeko

2017.eko irailak 05

Gobernu Kontseiluak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak proposatuta, hirigintza inklusiboari buruzko laguntza-deialdi bat onartu du, eta haren helburua da udaleko planeamenduan eta hirigintzan genero-perspektiba gehitzea eta, besteak beste, gizon eta emakumeen berdintasuna bermatzea lurraldeko baliabideak eta ekipamenduak eskuratzeko eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea. Horrela azaldu du Iñaki Arriola sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren.

Diru-laguntzak udalei zuzenduta daude eta guztira 200.000 eurokoak dira. Udaleko hirigintza-planetan genero-perspektibaren integrazio eraginkorra sustatu nahi dute, lehentasunezko ekintzako lau arlo tematikotan (hala nola lurraldearen antolamenduan eta hirigintzan, mugikortasun iraunkorrean, landa-ingurunean edo gobernantzan) ekintza estrategikoak garatuz. Sailburuak azaldu duenez, laguntzen helburua izango da emakumeek espazio publikoan duten segurtasuna hobetzen laguntzeko neurri zehatzak hartzea eta, horretarako, puntu beltzak ezabatzea eta “eraikin berriak eta hiri-espazioak diafanoan eta modu seguruan diseinatzea”. 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaur ere onartu ditu udalentzat eta tokiko erakunde txikientzat eta onura publikoko xede sozialak dituzten erakunde pribatuentzat 2017 ekitaldirako diru-laguntzak, irisgarritasun-planak prestatzeko edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak gauzatzeko. Jarduketa horietara 3,3 milioi euro bideratuko dira guztira. 

Bilera horretan, lehen mailako sektoreari laguntza emateko programak ere onetsi dira, 2,4 milioi euroan.

KEINU POSITIBOA

Bestalde, komunikabideek Diputatuen Kongresuan estatutu autonomikoa modernizatzeko elkarrizketa-batzordea sortzeko erregistratutako ekimenari buruz galdetu diotenean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du “Katalunia edo Euskadi edo berentzako identitate hori aldarrikatzen duten nazioak hobeto egokitu ahal izateko autonomia-eredua berrikusteko oinarriak jartzeko aukera ematen duen guztia, hasiera batean, positiboa dela”.

2017-09-05 gai-zerrenda

Prentsa txostena

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ira_B_A
    2017.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    #ayudas para incorporar la #perspectivadegénero en los #planesurbanísticosmunicipales https://t.co/eJioDPV2rK

  • @Luperez624530
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #ConsejoGobierno ► Acuerdos adoptados hoy por el Consejo de Gobierno ➡ https://t.co/GbssOGX54B https://t.co/lwj1PlWsHJ

  • @alego_ejale
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #ConsejoGobierno ► Acuerdos adoptados hoy por el Consejo de Gobierno ➡ https://t.co/GbssOGX54B https://t.co/lwj1PlWsHJ

  • @lauraalbero66
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Laguntzak udalentzat udaleko hirigintza planetan genero perspektiba gehitzeko ➡ https://t.co/jCF2NUJkzN https://t.co/QUShYw6Eq7

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    Miren Itziar Agirre Berriotxoa, Eusko Jaurlaritzako ogasuneko sailburuorde berria https://t.co/7dwnBbWyuT https://t.co/n8L2V18HxG

    Miren …

  • @iarriolal
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Laguntzak udalentzat udaleko hirigintza planetan genero perspektiba gehitzeko ➡ https://t.co/jCF2NUJkzN https://t.co/QUShYw6Eq7

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    Laguntzak udalentzat udaleko hirigintza planetan genero perspektiba gehitzeko ➡ https://t.co/jCF2NUJkzN https://t.co/QUShYw6Eq7

Ekitaldiko kargudunak