Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Artzainen lanari errekonozimendua eskaini zaio igande honetan Gipuzkoako Artzain Egunean

2017.eko irailak 03

27. urtez jarraian Legazpik hartu duen festa honetan Gipuzkoako Artzai Gazta lehiaketa jokatuko da eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari omenaldia egin zaio

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, errekonozimendu honetan parte hartu du Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko foru zuzendariarekin, Xabier Arruti; Legazpiko alkatearekin, Koldobike Olabide; eta Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteko presidentearekin, Laura Igantzi.

Egunean zehar hainbat lehiaketa egin dira, horietan nagusiena Gipuzkoako Artzain Gazta txapelketa: aurten 33. edizioa izan da. Lehiaketa honetako lehen 10 sarituak Euskal Herriko Artzain Gazta txapelketarako sailkatzen dira. Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak antolatzen dute elkarlanean. Gainera, Gipuzkoako Artzain Txakur txapelketaren 49. edizioa nahiz Gipuzkoako Ardi Okela sukaldaritza lehiaketa ere jokatu dira igandean Legazpin.

Hortaz gain, urteroko moduan, lurraldeko bi artzain –Segurako Jesus Antonio Etxezarreta eta Lourdes Errasti, alde batetik, eta Joxe Aldasoro Zegamarra bestetik– eta Ameriketan izandako zenbait euskal artzaini –Bankako (Behe Nafarroa) Henri, Domingo eta Jean-Louis Oçafrain anaiei– ere eskaini zaie errekonozimendua.

Artzaintzaren alde egindako lanagatik, berriz, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari omenaldia egin zaio aurten, euskal artzainek ameriketan izandako presentziaren balioak eta memoria gizarteratu eta dokumentatzen egindako lanagatik.

Bestalde, igandean ez dira falta baita ere salmenta postuak, haragi-dastatzea, ile mozketa erakusketa, gazta dastaketa popularra, artisau postuak, eta abar luze bat.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gestion_Local
    2017.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Artzainen lanari errekonozimendua eskaini zitzaion atzo, Gipuzkoako #ArtzainEguna-n https://t.co/Zomm7ekhmR  https://t.co/XMyI2bNj7A … …

  • @Gestion_Local
    2017.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Artzainen lanari errekonozimendua eskaini zitzaion atzo, Gipuzkoako #ArtzainEguna-n https://t.co/Zomm7ekhmR  https://t.co/XMyI2bNj7A … …

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)