Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak 2017ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenaren sariak banatu ditu

2017.eko irailak 04
  • Lan sarituekin liburua argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola guztietara banatuko da aurki.
  • 20 irabazle gazteek literatura-egonaldia egingo dute aste honetan Elgoibarko Aubixa baserrian

Gaur goizean jaso dute saria, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, 2017ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenean irabazle izan diren 20 neska-mutil gazteek. Bost egunez Elgoibarko Aubixa baserrian egonaldia egingo dute orain gazteok. Izan ere, irailaren 4tik 8ra, euren sormena lantzeko literatura-tailerrak izango dituzte aterpetxe horretan, baina baita berriro eskolara itzuli aurretik elkarrekin egun gogoangarri batzuk pasatzeko aukera ere. Sari banaketa ekitaldian parte hartzaile izan dira Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, eta Gari Berasaluze idazlea, aurtengo edizioan epaimahaikide eta liburuaren hitzaurrearen egilea. 32. ediziora iritsi da aurten Eusko Jaurlaritzak gazteen literatur zaletasuna bultzatzeko antolatzen duen lehiaketa. 

Urruzunotarrak, 32 urtez

Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura-lehiaketaren jarraipena da gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena. 32. ediziora iritsi da aurten lehiaketa. Ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, hitz lauz edo olerkiz, euskarazko sormena belaunaldi gazte berrietan indartzeko. Ez da asmo hutsa izan ordea. Azken hamarkadetako praktikak ondo frogatu duen errealitatea baizik: Urruzuno saria irabazi izan duten hainbat neska-mutil egungo euskal idazle, kazetari nahiz bertsolari ezagunenen artean daude.

Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Adina kontuan harturik, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteak; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnak.

Epaimahaia

Parte hartzeari dagokionez, 103 lan aurkeztu dira aurten sariketara: 67 lan A mailan (prosan 54, eta poesian 13), eta 36 B mailan (prosan 28 eta poesian 8). Urruzunotarrak Gehituz ekimenaren epaimahaia berriz, aurten ere literaturan jantziak diren aditu eta idazleek osatu dute: Leire Bilbao, Goiatz Labandibar, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre eta Jasone Osorok.

2017ko edizio honetan sarituak gertatu diren lan guztiekin liburua argitaratu du Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietara, eta parte hartzaile guztiei ere bidaliko zaie.

Honako hauek izan dira aurtengo edizioan irabazleak, generoka eta mailaren arabera:

POESIA A maila

Olatz Martiartu Aiestaran

            Idazlanaren izenburua: Soka gainean

            Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI

Alaitz Estonba Loinaz

            Idazlanaren izenburua: Zuretzako hitzak

            Ikastetxea: Urretxuko J. M. Iparragirre BHI

Maria Oses Saiz

            Idazlanaren izenburua: Gorroto nuen poesia

            Ikastetxea: Arrasateko Arrasate BHI

Naia Gerekiz Uriarte

            Idazlanaren izenburua: Bizitza

            Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI

Lorea López Ederra

            Idazlanaren izenburua: Nerabezaroa

            Ikastetxea: Donostiako Santo Tomas Lizeoa

 

POESIA B maila

Julene Iturbe Epelde

            Idazlanaren izenburua: Otsaila

            Ikastetxea: Azkoitiko San Jose de Floreaga

Aroa Arrizubieta Barredo

            Idazlanaren izenburua: Trans(sex)a

            Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastola

Maddi Aiestaran Iparragirre

            Idazlanaren izenburua: Aske

            Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI

Haizea Urkixo Gorostiaga

            Idazlanaren izenburua: Hegaka

            Ikastetxea: Laudioko Laudio Ikastola

Laiene Aranburu Gorrotxategi

            Idazlanaren izenburua: Zuri esker

            Ikastetxea: Oiartzungo Haurtzaro Ikastola

             

PROSA A maila

Peru Amorrortu Barrenetxea

            Idazlanaren izenburua: Lubiankan

            Ikastetxea: Gasteizko Ekialdea BHI

Naia Ellis Luzarraga

            Idazlanaren izenburua: Gerrako hizkuntzan

            Ikastetxea: Gernikako Gernika BHI

Leire Aginaga Etxebarria

            Idazlanaren izenburua: Anbotoko dama

            Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI

Ainhoa Gojenola Urrutia

            Idazlanaren izenburua: Homo hominis lupus

            Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI

Maria Cascon Urizar

            Idazlanaren izenburua: (Ez)ezagunak

            Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola

 

PROSA B maila

Aratz Fernández de Pinedo

            Idazlanaren izenburua: Maitasuna, sua

            Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastola

Lore Txakartegi Alvarez

            Idazlanaren izenburua: Hiru aurpegiko txanpona

            Ikastetxea: Ondarroako Ondarroa BHI

Maitane Lekuona

            Idazlanaren izenburua: Bakardadea

            Ikastetxea: Gasteizko Armentia Ikastola

Iratxe Garmendia Eguskiza

            Idazlanaren izenburua: Altxorrik preziatuena

            Ikastetxea: Ordiziako Jakintza Ikastola

Lierni Gregorio Zabala

            Idazlanaren izenburua: Beste egun bat

            Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak