Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Beatriz Artolazabal´ek Bentauriren jaietan parte hartzen du

2017.eko irailak 03
  • Añanako Kuadrillako herriko jaietan hartu du parte gaur
  • “Garrantzitsua da gure gazteria eta adin gehiagoko pertsonak egokitzea eta praktika eta teknologia berriak sortzea, baita landaren munduan ere

 

03 09 17 Berantevilla/Bentauri

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburu, Beatriz Artolazabalek Bentauriren jaietako goiz honetan parte izan du eta goraipatu ditu enplegurako enpresetako eta industrietako konbinazioari eta nekazaritza-ustiapenei esker Añanako Kuadrila arabarraren baserri-arean aurkezten diren aukerak.

 “Garrantzitsua da gure gazteria eta adin gehiagoko pertsonak egokitzea eta praktika eta teknologia berriak sortzea, baita landaren munduan ere. Hazitik eta Lanbidetik inausketari, biltegiratzeari, upategiei eta abarri buruzko ikastaroak sustatzen dira, enplegu hori gehien behar dutenei mesede egiten dietenak”.

 “Zorionez, Añanan urrats onak eta positiboak egiten ari dira eskualdeko ongizatea eta bertako herritarren bizi-baldintzak hobetzeko: abian jarri da 24 orduko suhiltzaile-parke berri bat; Gaubea eta Tuesta eskualdeko araztegiarekin lotu dira; Gaubean autokarabana-aparkaleku berria zabaldu da, eta Bentauri-Berantevillan araztegi bat aktibatu eta kaleak eta pasealekuak egokitu eta berritu dira” esan du Artolazabalek, jaietan eta ekitaldi tradizionaletan izan diren  Pilar García de Salazar foru-diputatuarekin batera.

 Berantevillak pertsonaia ospetsuen mozorro-desfilea eta Uraren borroka hartu ditu gaur, antzinako autoen erakusketa batekin batera.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2017.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: La sailburu Beatriz Artolazabal ha participado en las fiestas de Berantevilla/Bentauri ⛓️ https://t.co/vrSSCgdONB ⛓️ h…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    La sailburu Beatriz Artolazabal ha participado en las fiestas de Berantevilla/Bentauri ⛓️ https://t.co/vrSSCgdONB ⛓️ https://t.co/qwOaC4P2Uk

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Garcia de Salazar, Juan Sta María, David Fernández, Javier Andrés,