Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: “Urriaren 1a Estatuaren ereduari buruz hausnartzeko prozesuaren hasiera izan daiteke”

2017-09-04

Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote Radio Euskadin

Iñigo Urkullu lehendakariak uste du urriaren 1a nazionalitate aniztasuna aitortuko duen Estatu ereduaren “beharrezko berrikuspena”ri ekiteko prozesuaren hasiera izan daitekeela. Hala ere, berriz ere esan du oraindik badagoela denbora ardura horri nola heldu “guztion artean” pentsatzeko, kontuan hartuta, gainera, “gero eta alderdi gehiago” ari direla ideia horrekin bat egiten. Hala esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur goizean, Radio Euskadiren Boulevard programan egin dioten elkarrizketan. 

Lehendakariaren ustez, “politika egiteko erronka dugu aurretik; eraikuntza izan behar dugu helburu, liskarra izan beharrean; elkarrizketan eta akordioan oinarritutako gizartea eraikitzea, eta ez gizartea haustea". Katalunian bizi duten egoeran garrantzitsuena da, esan duen bezala, “arazo bat dagoela” onartzea, Euskadin gertatzen den bezala. “Ukatzen duena ez dabil zuzen, interpretazioa egiterakoan”, esan du. Hori guztia dela eta, esan du akordio batera iristeko denbora dagoela; beraz, alde guztiei eskatu die “politika egiteko”.

Horrela, Urkulluk “euskal bidea”ren alde egiten du, zeinak autogobernuan sakontzearen eta eguneratzearen aldeko apustua eta alderdien arteko “hausnarketa partekatua”ren aldeko apustua egiten baitu. Hori horrela, gogorarazi du Eusko Legebiltzarraren autogobernuaren txostenak urte politiko honetan Euskadiren estatus berriaren testu artikulatua prestatzeko “oinarriak eta printzipioak” ezarri behar dituela. Egiteke dauden transferentziak direla eta, espero du Espainiako Gobernuak, “legea betetzeko hain tinko agertzen denak”, Gernikako Estatutua ere betetzea, alegia, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eta espetxeetako transferentzia jasotzen dituen lege organikoa.

LANGABEZIA DATUAK

Abuztuan Euskadin erregistratu diren langabezia-datuei buruz galdetu diotenean, kontuan hartuta % 1,79ko gorakada izan dutela, esan du zifra hori ez dela “ezohikoa”, datak aintzat hartuta, eta beheranzko joera nabarmendu du. “Hilabete honetan, iraupen luzeko langabe gutxiago dago, eta duela urtebete baino 10.000 langile gehiago”, esan du.

3 iruzkin
  • 2017-09-05

    Excelente artículo, sobre todo para quienes vivimos al sur del mundo, donde convivimos con diferentes naciones pero los estado, fieles al cumplimiento de las pautas neo-liberales, se oponen a reconocer la plurinacionalidad y sus correspondientes autonomías.

  • @AzalgorriBilbao
    2017-09-04

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: Entrevista a iurkullu en Boulevardeitb: "El #1O puede ser un inicio para reflexionar sobre el modelo de Es… https://t.co/cpJLID5u56

  • @eajpnv
    2017-09-04

    Comentario de Twitter:
    Entrevista a @iurkullu en @Boulevardeitb: "El #1O puede ser un inicio para reflexionar sobre el modelo de Estado”. https://t.co/IirC28mh2n

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)