Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkorekak harrera egin dio Jordi Turulli, Catalunyako Generalitateko Presidentetza sailburu eta bozeramailea

2017.eko irailak 01

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak harrera egin dio Catalunyako Gobernuko bozeramaile Jordi Turulli. Bilera Euskadiko Artxibo Historikoan egin da.

Erkorekak Kataluniako gobernuko bere homologoari eskerrak eman nahi izan dizkio Euskal Autonomia Erkidegoa bisitatzera eraman duen agenda politikoan harreman instituzional bat izateko bere prestasunagatik.

Era berean, unea baliatu du adierazteko Eusko Jaurlaritzak “bene-benetan babesten” dituela Mossos d ‘ Escuadrako kideak euren “profesionaltasun eta jardunbide egokiagatik” abuztuko erasoen krisian. “Nekez jardun zitekeen hobeto”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)