Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Amurrioko osasun-zentro berriarekin beste urrats bat egin dugu Euskadiko lehen mailako arreta sustatzeko geure apustuan»

2017.eko irailak 01
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak herriaren erdialdean kokatutako 1.340 m2-ko eraikina bisitatu du gaur. Egindako inbertsioa 3.269.016 eurokoa izan da, eta, horri esker, arreta hobea eskaini ahal izango zaie Amurrio, Aiara, Artziniega eta Urduñako 19.000 biztanleei. Kontuan izan behar da udalerri horietan 120.000 kontsulta inguru egiten direla urtean.
  • Larrialdietako osasun-arreta ematen duen Etengabeko Arreta Gunea (EAG) eraikin berrira lekualdatuko da irailaren 8an, eta osasun-zentroko gainerako jarduerak irailaren 11n abiaraziko dira, astelehenez.
  • Osasun-zentroan 34 profesionalek egingo dute lan bost eremu hauetan: bezeroen arretarako eremua, helduen lehen mailako arreta, emakumearen eremua, pediatria eta Etengabeko Arreta Gunea.

 

Amurrioko Osasun-Zentro berrian izan dira gaur bisitan Iñigo Urkullu lehendakaria, Jon Darpón Osasuneko sailburua, Josune Irabien Amurrioko alkatea, María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusia eta Jon Guajardo Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea. Osasun-zentro horretan arreta emango zaie Amurrio, Aiara, Artziniega eta Urduñako 19.000 biztanleei.Eraikin berrira lekualdatuko da irailaren 8an (ostirala) larrialdietako osasun-arreta ematen duen Etengabeko Arreta Gunea. Egun horretako arratsaldeko 17:00etan hasiko da jardunean. Gainerako jarduera guztia irailaren 11n (astelehena) jarriko da martxan kokaleku berrian, goizeko 8:00etan.

Eraikin berria oso modernoa da, eta Arabako herri horren erdigunean kokatuta dago (Felix Murga kalea 8A). Eraikitako azalera 1.340,36 m2-koa da guztira, «pertsonei kalitateko arreta ematen zaiela bermatzeko», Jon Darpón Osasuneko sailburuak azaldu duenez. Eraikin horrek osasun-zentro zaharra ordezkatuko du, eta behin betiko erantzuna emango die egungo beharrei. Gainera, aurreikuspenetan etorkizuneko beharrak ere izan dira kontuan, eta horiei aurre egiteko gaitasuna ahalbidetu da. Solairu bakarreko eraikina da, aurrekoa baino funtzionalagoa. Hesitutako partzela batean dago eta lorategia dauka. Bestalde, irisgarritasunari garrantzi berezia eman zaio, mugikortasun mugatuko pertsonen beharretara egokituz (itxarongela zabalagoak eta hobeto hornituak), eta energia-eraginkortasuneko sistemak instalatu dira.

Urkullu lehendakaria pozik agertu da Osakidetzako osasun-zentro honen irekierarekin, eta nabarmendu du lehen mailako arretak garrantzia handia duela osasun-sistemaren baitan. Izan ere, «gizarte aurreratuotan kontuan izan behar dugu zahartzearen, kronikotasunaren eta mendekotasunaren erronkak ditugula aurrez aurre. Eta horrexegatik apustu garbi bat egiten ari gara, pertsonengandik gertuen dagoen osasun-maila horretako asistentzia indartzeko. Lehen mailako arreta indartzea pertsonen arreta integralaren aldeko apustua egitea da».

Bestalde, lehendakariak aukera baliatu du gogorarazteko «kalitateko lehen mailako arreta dela gurea, kasuak ebazteko gaitasun handikoa». Era berean, honako hau nabarmendu du: «Asistentzia mota honen giltzarria pertsonak dira, eta hala izan dira eta izango dira. Kualifikazio eta konpromiso handiko profesionalak dauzkagu maila guztietan, eta horrek konfiantza handia sortzen du herritarren artean. Eta horregatik beharrezkoa da, guztion artean, profesionaloi, baita egiten duten lanari ere, dagokion aitortza egitea».

Lehendakariak azpimarratu nahi izan du, era berean, Eusko Jaurlaritzak Araban egin duen inbertsio handia, «arabar guztiei kalitate goreneko osasun publikoa eskaintzeko». Esfortzu horren emaitzak dira egindako zenbait aurrerapauso garrantzitsu, esaterako: Lehen mailako arreta eta arreta espezializatua integratzea; Arabako Unibertsitateko Ospitalea (AUO) handitzeko eta eraberritzeko egin diren inbertsio globalak; Amurrio, Laudio, Kanpezu, Lakua Arriaga, Salburua eta Zabalganako osasun-zentroetan edo osasun mentaleko sarean egindakoak, edo osasun mentalaren arlokoak (Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroa - MOTZ).  

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

19 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2017.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #Osakidetza estrena nuevo centro de salud en #Amurrio: C/ Félix Murga 8A ➡https://t.co/pf0Y0AHmnn https://t.co/ibZP5Qi

  • @Goiamau
    2017.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @itziar123456
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @PacienteActivo
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #Osakidetza estrena nuevo centro de salud en #Amurrio: C/ Félix Murga 8A ➡https://t.co/pf0Y0AHmnn https://t.co/ibZP5Qi

  • @josune_irabien
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @jon_guajardo
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @jon_guajardo
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Lehendakari @iurkullu ​ha visitado hoy el nuevo centro de salud de #Amurrio ➡ https://t.co/vzn3R43y0f https://t.co/

  • @biotalde
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #Osakidetza estrena nuevo centro de salud en #Amurrio: C/ Félix Murga 8A ➡https://t.co/pf0Y0AHmnn https://t.co/ibZP5Qi

  • @jmer22000
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @jdarpon
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCC

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jdarpon: Amurrioko osasun-zentro berriarekin urrats bat egin dugu Euskadiko lehen mailako arreta sustat… https://t.co/ClGyT8tYzj

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/0GUuUhAqpQ @osakidetzaEJGV https://t.co/NCAF4hYCSF

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak #Amurrio-ko osasun-zentro berria bisitatu du gaur ➡ https://t.co/yVJCwGfoLX https://t.co/oOoCCvzo2G

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ​ha visitado hoy el nuevo centro de salud de #Amurrio ➡ https://t.co/vzn3R43y0f https://t.co/YDJXstrJTR

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu​ ha visitado hoy el nuevo centro de salud de #Amurrio ➡ https://t.co/N42ttFhbMShttps://t.co/WtEL46Yyl2

  • @patriporteiro
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #Osakidetza estrena nuevo centro de salud en #Amurrio: C/ Félix Murga 8A ➡https://t.co/pf0Y0AHmnn https://t.co/ibZP5Qi

  • @aijesukadi1
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: #Osakidetza estrena nuevo centro de salud en #Amurrio: C/ Félix Murga 8A ➡https://t.co/pf0Y0AHmnn https://t.co/ibZP5Qi

  • @jdarpon
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    El nuevo centro de salud de Amurrio es un paso más en nuestra apuesta por potenciar la atención primaria en Euskadi. https://t.co/Ib2f14ZGwm

  • @jdarpon
    2017.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    Amurrioko osasun-zentro berriarekin urrats bat egin dugu Euskadiko lehen mailako arreta sustatzeko geure apustuan https://t.co/wBV1jocAfb

Ekitaldiko kargudunak