Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak eskumenak eskualdatzeko jardueraren lan-egutegia amaitu dute

2010.eko azaroak 23

Datorren martxoan bilduko da Transferentzien Batzorde Mistoa, zeinetan gauzatuko liratekeen bi ordezkaritzetan gaur jorratu diren arloen transferentziak

Eusko Jaurlaritza eta Gobernu zentrala arteko Lankidetzarako Aldebiko Batzordeak amaitu du, gaur arratsaldean, datozen hilabetetarako lan-egutegia eta Lan Ikuskaritzaren, erlijio irakasleen, presondegietako heziketaren eta EAEko atzerriko ikastetxetan ikasketak baliozkotzearen inguruko eskumenen eskualdatzea garatuko duten ponentzia teknikoen eraketa. Rodolfo Ares Barne kontseilariaren esanetan, datorren martxoaren amaieran Transferentzien Batzorde Mistoa bildu liteke, gaur jorratu diren arloen inguruko transferentziak gauzatzera iristeko. Ares jauna izan da Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Aldebiko Batzorde honetan, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilaria eta Isabel Celaá Hezkuntza kontseilaria ere bertako partaide izanik. Gobernu zentralak berriz, ordezkaritza zabalarekin kontatu du, Manuel Chaves Hirugarren presidenteordearen ardurapean. Buruzagi biek azpimarratu dute batzorde honetako euren "erabateko autonomia", eskumenak eskualdatzeko orduan. Barne kontseilariaren esanetan, bilera honekin, Aldebiko Batzordearen 12 urteko etenaldiaren ondorengo Patxi Lopezen lehendakaritzako bigarrena hain zuzen, urrats berria ematen da Gernikako estatutuaren konplimenduari dagokionez, hasiera batetik hori Lopezen Gobernuaren nahia izanik zeinekin atxikiko zen duela gutxi EAJ alderdia, PSOE alderdiarekin Madrilen hitzarmena egin ostean. Ares jauna pozarren dago EAJ Estatutuaren inguruko auziak negoziatzeko prest azaltzeagatik, zeren duela hilabete gutxi, Ibarretxeren agintaldian zehar, ekimen “soberanistak” aldarrikatzen zituen, Estatutua “amaitutzat” emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, sailburua