Eu

Beatriz Artolazabal, sexu-erasoak gaitzesteko Gasteizen izandako kontzentrazioan

2017.eko abuztuak 30
  • Erasoak, ustez, bi adingabek jasan zituzten joan den asteburuan Gasteizen

VG 30 08 17

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur eguerdian parte hartu du, ehun bat lagunekin batera, Gasteizen izandako kontzentrazioan sexu-erasoekiko gaitzespena erakusteko; zehazki, Gasteizen joan den asteburuan bi adingabek izandako erasoekikoa.

 

Gasteizko Udalak, jendaurrean egindako jakinarazpenean, erabateko gaitzespena eta biktimekiko atxikipena adierazi zuen. Udalak laguntza psikologikoa, juridikoa, sanitarioa, babesekoa eta harrerakoa eskaini die. Jakinarazpen horretan, hain zuzen, gaurko kontzentraziorako deia egin zuen.


Euskaraz eta gaztelaniaz “Gasteiz, eraso matxisten aurka” zioen pankartaren atzean, isilean kontzentratu da Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Ramiro Gonzalez Arabako aldun nagusia, Gorka Urtaran hiriko alkatea eta, baita ere, Gasteizko zinegotziak eta Arabako Batzar Nagusietako kideak.


Kontzentrazioa isilean egin da bukatu arte. Une horretan, bertaratuek txalo egin dute. Protesta-manifestazioaren ondoren, Urtaranek esan du kontzentrazio horren bidez gasteiztarrek erakutsi nahi dutela “erabat gaitzesten dutela mota horretako eraso oro, ez Gasteizen, ez beste inon gerta ezin daitekeena, ez orain, ez inoiz”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González