Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Politikak huts egin du, baina garaiz gaude Kataluniarentzat konponbide bat emateko”

2017.eko abuztuak 31

Urkullu lehendakariari elkarrizketa egin diote Cadena Ser Euskadin

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Espainiako gobernuaren aldetik “politikak huts egin du”. Izan ere, azken zazpi urteetan, ez du hautabiderik planteatu Kataluniarako. Nolanahi ere, haren iritzian “garaiz gaude” arazoei “elkarrekin ados jarrita” konponbidea emateko. Hala adierazi du lehendakariak Cadena Ser Euskadin gaur emandako elkarrizketan. Bertan, era berean, enpresa batzuk (adibidez, La Naval) izaten ari diren krisiaren inguruan galdetu diote. Eusko Jaurlaritzak enpresa horri laguntza ematen dio eta bere jarraitutasunean “irmoki” sinetsita dago. Dena den, gogorarazi du horrek ez duela lausotzen Euskal Autonomia Erkidegoa izaten ari den bilakaera ekonomiko positiboa.

Hain zuzen, ekonomiaren egoeraren inguruan, Urkulluk gogorarazi du urtebetean 6.400 lanpostu sortu direla industrian, inbertsio eta esportazio gehiago daudela eta, gainera, eskabideen zorroak gora egin duela, euskal ontziolen kasuan ere. Hala, etsipenez hartu du La Navalek hartzekodunen lehiaketan sartuko dela iragarri izatea. Dena den, gogorarazi du oraindik ez dela amaitu kapital-zabalkuntzako epea (urriaren 7an bukatzen da). Bien bitartean, adierazi du enpresak, zailtasunak dituzten beste batzuek bezala, Eusko Jaurlaritzaren “etengabeko laguntza” duela haren jarraitutasuna ahalbidetuko duten hautabideak bilatzeko. Horretan “irmoki” sinetsita dago.

Urriaren 1eko erreferendumari buruz galdetu diotenean, lehendakariak politika aldarrikatu du elkarrekin ulertu ahal izateko. Ildo horretatik, bere ustez Espainiako gobernuak bere gain hartu behar du daukan erantzukizuna, ez baitie erantzun Kataluniako gizartearen eskariei. “Euskal Autonomia Erkidegoak ez du bozkatu zuen estatutua eta Kataluniak bozkatu ez zuen estatutua dauka” gogorarazi du Urkulluk. Gainera, nabarmendu du Espainiako gobernuaren politikak “huts egin duela”. Hala ere, bere ustez oraindik badago denbora hitzartutako konponbide bat lortzeko.

Urkulluk etsipena adierazi du Bartzelona eta Cambrilseko erasoen erabilera politikoagatik, eta erabilera hori "lotsagabetzat" jo du. Terrorismoaren aurkako gaiaren kudeaketari dagokionez, lehendakariak uste du gobernu zentralak “oraindik asko hobetu behar duela” informazio-kanalak partekatzeko garaian. Ildo horretatik, Barne Arazoetako Ministerioari erreklamatu dio onar dezala Ertzaintza eta Mossos d`Esquadra polizia integralak direla, “erabateko eskumena eta ahalmena dituztenak”.

Transferentzien arloan, lehendakariak espero du bi gobernuak “lehenbailehen" biltzea. Eusko Jaurlaritzak, aurki, txosten eguneratua aurkeztuko du transferentzia horien inguruan, eta espero du Espainiako gobernuarentzat hura “behar adinako oinarria” izatea gai horietan aurrera egiteko. Era berean, espero du Espainiako Gobernuak onar dezala espetxeen arloko politika beste era batera kudea daitekeela. Hain zuzen, lehendakariak esan du horretan lanean ari dela. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko irailak 01

    Admirable y respetable el tono de dialogo del Sr Urkullu, un ejemplo.
    Adjunto un articulo que me han publicado este jueves 29 de agosto, en cartas al director del DV , donde se hace referencia, entre otras cosas, al la necesidad de atender las necesidades de los pueblos.
    INDIVIDUALIDAD VERSUS "MASA"
    La “masa” como entidad con pautas propias de comportamiento constituye la expresión social de la civilización actual, donde el individuo pierde la capacidad de análisis y de crítica personal a favor de la “masa” que le ofrece supuestamente, valores de pertenencia, criterios, seguridad, protección etc. partidos de futbol, macro conciertos, mitines políticos determinan un comportamiento irreflexivo y alienante de las personas. Los políticos saben que tienen que aglutinar, manipular, una masa entorno a su partido y utilizan para ello los mensajes pertinentes, el más definitorio, “unidos podemos”. ¡ Hay ¡ quien maneja mi barca? …dice una canción. El brexit y el referéndum catalán son una consecuencia de la manipulación de la “masa” y no dejan de ser un paso atrás en la evolución como consecuencia de intereses partidistas y falta de capacidad de los dirigentes para ofrecer una solución de futuro que proporcione satisfacción a las genuinas aspiraciones de los pueblos. Se ha olvidado que estuvimos todos juntos en una guerra. El terrorismo se ha percatado de que el objetivo principal a golpear es “la masa”, vulnerable, indefensa, manipulable, fundamento de la estructura política actual. Y vive dios que han acertado y puesto en evidencia a toda la clase política por el protagonismo en la manifestación, mejor habría sido mantenerse en el anonimato. Ojala las cañas se les vuelvan lanzas para terroristas y manipuladores, y recuperemos el sentido común, la libertad individual y la solidaridad. “¡Cuan gritan esos malditos, pero mal rayo me parta si en terminando esta carta no pagan caros sus gritos¡” (Jose Zorrilla)
    Pedromari Modrego Donostia

  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 31

    Comentario de Twitter:
    [ELKARRIZKETA] Lehendakariak: “Politikak huts egin du, baina garaiz gaude Kataluniarentzat konponbide bat emateko” ➡ https://t.co/kMknzVC69w

Ekitaldiko kargudunak