Eu

Euskadin izango du egoitzetako bat EIT Food nazioarteko partzuergoaren hegoaldeko nodoak

2017.eko abuztuak 28

-Europako elikagaien sektorea erakargarri bihurtzeko eta, hartara, inbertsioa areagotzeko, enpresa berriak sortzeko eta hemengo talentuari bertan eusteko oinarriak jarriko ditu EIT Food partzuergoak.
-Israelen, Italian eta Espainian partzuergoak dituen hamaika bazkideak dira enpresako partaide.
-Eusko Jaurlaritzak bat egiten du ekimen horrekin, Euskadi ezagutza- eta berrikuntza-gaietan herrialde lehiakorra eta erreferentziakoa izatea lortzeko estrategiaren barnean.
 
Euskadin izango du egoitzetako bat EIT Fooden hegoaldeko nodoak. Ekimen aitzindariak garatzen ditu nazioarteko partzuergo horrek berrikuntza, ekintzailetza, negozio-sorrera, komunikazio eta hezkuntzaren alorretan, elikagai-hornidurako kate jasangarri eta lehiakorren sorrera sustatzeko. Europa osoan berrikuntza eta enpresa-espiritua sustatzea xede duen European Institute of Innovation & Technology (EIT) erakundearen laguntza du partzuergoak. Datozen zazpi urteetan, 1.200 bat milioi euro inbertituko dituzte partzuergoko kideek, eta beste 400 milioi finantzatuko ditu EITk. EIT Food CLC South du izena enpresak, eta AZTI izango du buru lehenbiziko bi urteetan. Haren bidez egingo dira nodoaren ekintzailetza- eta berrikuntza-jarduerak Espainian, Israelen eta Italian. Eusko Jaurlaritzak laguntza emango dio ekimen horri Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, lehentasun estrategikotzat baitauka Euskadi herrialde lehiakorra izatea ezagutzari eta berrikuntzari dagokienez.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @loreaargarate
    2017.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ShapersBilbao: #Euskadi-n izango du egoitzetako bat EIT Food nazioarteko partzuergoaren hegoaldeko nodoak ➡ https://t.co/2CfQX2N1zy via…

  • @loreaargarate
    2017.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ShapersBilbao: #Euskadi acogerá una de las sedes del nodo sur del consorcio internacional EIT Food ➡ https://t.co/gkQyVOtX1c via @Irek…

  • @Improvechange
    2017.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi acogerá una de las sedes del nodo sur del consorcio internacional EIT Food ➡ https://t.co/28Az8C1nYd via… https://t.co/H8KaakiEGL

  • @ShapersBilbao
    2017.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi acogerá una de las sedes del nodo sur del consorcio internacional EIT Food ➡ https://t.co/gkQyVOtX1c via… https://t.co/OWgtkLFAI4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak