Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Miramar jauregian ekin dio urte politiko berriari

2017.eko abuztuak 29

Urkullu lehendakariak berretsi egin du gobernu-programarekin, kalitatezko enplegua sortzearekin eta hazkunde ekonomikoarekin duen konpromisoa, horiek lehentasunezko ardatzak diren heinean

Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriaren lehen Gobernu Kontseilua izan du Donostiako Miramar jauregian, ohikoa denez. Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei harrera egin diete Eneko Goia Donostiako alkateak, Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusiak, eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak.  

Eusko Jaurlaritzaren bileraren ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria hedabideen aurrean agertu da jorratutako gaien berri emateko; baina, aurretik, Bartzelonan, Cambrilsen eta Europako beste puntu batzuetan izandako eraso terroristen biktimei zuzendu zaie.

Lehen kontseiluan, lehendakariak berretsi egin du Gobernu Programarekiko duen konpromisoa, eta kalitatezko enplegua sortzea eta ekonomia haztea ditu helburu nagusi. Hala, gogorarazi du urtearen bigarren hiruhilekoan 13.800 pertsona okupatuko hazkundea izan zela; batik bat, industriaren eta zerbitzuen sektorearen eraginez. Gaur egun, langabezia-tasa % 11 da, iaz baino hiru puntu txikiagoa. Eusko Jaurlaritzak BPGaren % 3ko hazkunde-aurreikuspenari eusten dio, eta aurreikusi du, era berean, enpleguak arian-arian gora egingo duela, langabezia-tasa % 10etik behera jarri arte. “Industria hazten ari da, eta eskarien zorroa, inbertsioak eta esportazioak bide onetik doaz”, gehitu du.

Lehendakariak onartu du zenbait enpresak zailtasunak dituztela, Eusko Jaurlaritzak horiei “entzun egiten diela” eta beraiekin “etengabe harremanetan” dagoela. Izan ere, jarraipena egin zaien 36 enpresako zerrendatik, 12 egoki ebatzi dira. 

LAU LEHENTASUN

Miramar jauregian gaur izandako bilera guztionak diren lau lehentasun hauetan oinarritu da: Ekonomia Suspertzeko Plana garatzea, arreta berezia jarrita Industriaren Plan Estrategikoari eta urrian Enplegu Plana abian jartzeari; Lanbide eta DSBEa berritzea; Bizikidetasuneko eta Giza Eskubideetako Plan berria; eta gauzatzeko dauden transferentziei buruzko txostena (bereziki, Gizarte Segurantzaren eta espetxeen araubide ekonomikoaren kudeaketa).

Ildo horretatik, espero da “lehenbailehen” elkarrizketa izatea bi gobernuen artean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren bitartez. Lehendakariak, halaber, nabarmendu du beharrezkoa dela espetxeen politika beste era batera kudeatzea. Horri dagokionez, “itxaropentsu” agertzen da.

Lehendakariak, era berean, baloratu egin du legegintzaldi honen hasieran sinatutako hitzarmenen garrantzia. Horien artean daude Espainiako gobernuarekin adostutakoak, Euskal Autonomia Erkidegora inbertsioak ekarri dituztelako eta ahalbidetu dutelako bi instituzioen arteko aldebikotasuna, euskal autogobernuaren berezitasuna aintzatetsita, azpimarratu duenez. 

Hedabideek Kataluniari buruz galdetu diotenean, kezkati azaldu da buruzagi politikoen artean antzeman duen borondaterik ezagatik irtenbide bat lortzen saiatzeko. Azpimarratu du irtenbide horrek politikoa eta elkarrizketan oinarritua izan behar duela. Horretarako oraindik denbora dagoela uste du.

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Miramar Jauregian ekin dio urte politiko berriari ➡ https://t.co/h4qlsYIvwz https://t.co/bgchcefF9B

  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Miramar Jauregian ekin dio urte politiko berriari ➡ https://t.co/h4qlsYIvwz https://t.co/bgchcefF9B

  • @jerkoreka
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco ha arrancado el nuevo curso político en el Palacio de Miramar ➡ https://t.co/cEDIOWjIaV https://t.co/DqA4K3z

  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha arrancado el nuevo curso político en el Palacio de Miramar ➡ https://t.co/cEDIOWjIaV https://t.co/DqA4K3zKUP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak