Eu

Beatriz Artolazabal: “Gizarte inklusiboago, zabalago eta parte- hartzaileago batetan, denok askoz hobeto biziko gara”

2017.eko abuztuak 25
  •  Aste honetan Gasteizen egin den Nazioarteko Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren 2. edizioari amaiera emateko ekitaldia

Vitoria-Gasteiz, 2017/08/25 


Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek gaur adierazi duenez, “Gizarte inklusiboago, zabalago eta parte- hartzaileago batetan, denok askoz hobeto biziko gara”. Aste honetan Gasteizen  egin den Nazioarteko Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren 2. edizioari amaiera emateko ekitaldian, Artolazabalek azpimarratu du txapelketak “errugbian, beste
kirol ezberdinetan bezala, denok dugula toki bat erakutsi du”.

IMAS (International Mixed Ability Sport) elkarteak eta Gaztedi Rugby Taldeak,  besteak beste Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren laguntzaz, sustatu eta antolatutako txapelketa Betoñoko kirol-instalazioetan  egin da, eta mundu osoko milaren bat pertsonak hartu dute parte bertan.   Partidu ofizialez gainera, beste hainbat eratako jarduerak ere antolatu dira, eta,
esate baterako, kontzertuak eskaini dira Arabako hiriburuko Foruen Plazan.

Artolazabalek adierazi duenez, “txapelketak balioetsi du pertsona bakoitzak  bere taldeari egin dion ekarpena, bakoitza egiteko gai dena. Horixe da gizartera  hedatu nahi dugun eredua”

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: Gizarte inklusiboago, zabalago eta parte-hartzaileago batean, denok askoz hobeto biziko gara https://t.co/cIxHnAQZQa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak