Berriak Lehendakaritza

Urkullu Lehendakariak atentatu terroristen aurkako eta biktimen aldeko Bartzelonako manifestazio jendetsuan parte hartu du

2017.eko abuztuak 26

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur arratsaldean Bartzelonan egin den manifestazioan izan da. Haren presentziarekin, Eusko Jaurlaritzak maila goreneko ordezkaritza izan du Bartzelonan eta Cambrilsen egindako atentatu terroristen aurkako gaitzespena agerian uzteko eta biktimekin bere elkartasuna erakusteko. Hiru ideia azpimarratu ditu Lehendakariak: “elkartasuna”, “ez dugu beldurrik” eta Bartzelona bizikidetzaren arragoa da”.

Kataluniako Generalitatek eta Bartzelonako Udalak “No tinc por” (“Ez naiz beldur”) goiburupean deitutako martxan milaka pertsonak hartu dute parte. Ordezkari instituzionalek, politikoek, segurtasun-indarrek eta herritar anonimoek hartu dute parte 18:00etan Graciako lorategietatik Kataluniako plazaraino abiatu den manifestazio jendetsuan.

Lehendakariak azpimarratutako HIRU IDEIA

Elkartasuna.

Gure lehen mezua elkartasuna erakusteko da.

Elkartasuna eta hurbiltasuna Bartzelonan, Cambrillsen, Europan eta orohar terrorismo itsuaren biktimak izan diren pertsona guztiei. Baita bere  senide artekoei ere.

Kataluniako erakundeei eta herriari  baita mehatxupean izan daitezken interesgunei gure elkartasuna eta lankidetza helarazten diogu.

“Ez dugu beldurrik”.

Elkarrekin gaude eta elkartasuna adierazten dugu.

Pertsonaren duintasuna lehenesten dugu eta defendatzen jarraituko dugu.

Gure etorkizuna bizitza, pakean bizitzea, errespetua eta bizikidetza dira.

Indarkeriaren bideak sufrimendua besterik ez dakar. Terrorismoak mina, urraketa eta beldurra besterik ez dakar.

Argi eta garbi esaten dugu: ez ginateke beldur izan beharko.

Bartzelona bizikidetzaren arragoa da.

Bartzelonako kaleetatik, isiltasuna konpartituz, mundu osotik etorritako pertsonek, elkarrekin eta adorez, askatasuna eta bizikidetza aldarrikatu ditugu.

Askatasuna, aniztasuna eta segurtasuna batzen duen Europa bat eraikitzen jarraitu behar dugu, elkarrekin.

Europan bakearen eta bizikidetzaren kultura eraikitzen jarraituko dugu. Hori da elkarrekin eraiki nahi dugun etorkizuna.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2017.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari Urkullu participará en la manifestación de Barcelona contra los atentados terroristas y en... https://t.co/WWzJGoPFcg

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)