Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik XXI. mendeko hiri eta eskualdeen politika industrial berriaren inguruko txosten europarra egingo du

2010.eko azaroak 24

Eskualdeetako Komitearen presidentea den Mercedes Bressok Subsidiariotasunari buruzko Europako Gailurra antolatzea ere, martxoan, utzi du Euskadiren esku

Patxi López lehendakariak eta Eskualdeetako Komitearen presidente Mercedes Bressok elkarrizketa izan dute, gaur goizean, Ajuria Enea jauregian. Horretan, ondoko alderdiak jakinarazi dizkio lehendakariak: eskualdeen paperari buruz duen ikuspegia, Europa mailako erabakiak hartzeko orduan; maila anitzeko benetako gobernantza ezartzeko premia; eta eragile desberdinen arteko lan sareak sortzea, Euskadik Europar Batasunean dituen interesak defendatzeko. Bileraren ondoan egindako prentsaurrekoan lehendakariak ezagutarazi duenaren arabera, Euskadik izango du XXI. mendeko hiri eta eskualdeen politika industrial berriari buruzko txosten europarra prestatzeko ardura, Eskualdeetako Komitean eztabaidatuko dena. Eskualdeetako Komitearen presidente Mercedes Bressok Euskadiren esku utzi du Subsidiariotasunari buruzko Europako Gailurra antolatzeko ardura, 2011ko martxoan. Lehendakariaren ustetan, hori "eskualdeen garapenerako oinarrizko printzipioa" da. Horrez gain, bi erabaki horiek "lehentasunezko tokian" jarri dutela berriro Euskadi Europako eremuan gaineratu du. Euskadi garatzen ari den kontzeptua, talentuan oinarritutakoa zehazki, Europako esparrura hedatzeko gonbita luzatu dio Bressok lehendakariari.

Euskadik prestatuko du hiri eta eskualdeentzako XXI. mendeko Europako politika industrial berria jasoko duen txostena. Patxi López lehendakariak eta Eskualdeetako Komitearen presidente Mercedes Bressok, gaur goizean, Ajuria Enea jauregian izandako bileraren ondoren aditzera eman da hori. Bileran, bestetik, baieztatu egin da Euskadik antolatuko duela Subsidiariotasunari buruzko Europako Gailurra, 2011ko martxoan. Lehendakariaren hitzetan, eskualdeen garapenerako "oinarrizko" printzipioa da hori, eta, gainera, "lehentasunezko tokian" jartzen dela berriro horrekin Euskadi Europako eremuan.

Patxi López lehendakariaren eta Eskualdeetako Komitearen presidente Mercedes Bressoren arteko bilera gaur goizean izan da, Ajuria Enea jauregian.

Lehendakariak Euskadiko hainbat aferari buruz duen ikuspuntua Eskualdeetako Komitearen presidenteari aditzera emateko baliatu du bilera. Besteak beste, lehendakariak azaldu du 2020 Estrategiak "potentzialtasun eta eraginkortasun" handiagoa izango duela baldin eta Euskadi bezalako eskualdeek "zuzenean parte hartzen badute estrategia horretan". Ildo horretatik, hauxe aldarrikatu du Lópezek: "solaskide egokia" izan dadila Euskadi Europako aurrekontuen eta kohesio fondoen hurrengo negoziazioan, "Euskadi bezalako trakzio-eskualdeak aurrekontu horietatik kanpo" geratzea saihestuko baita horrela. Beste alde batetik, lehendakariak aditzera eman du beharrezkoa dela Estrategia Atlantikoan estrategia integrala diseinatzea, itsaso-alderdiak ez ezik, ekonomia eta ingurumen arlokoak ere jorratuko dituena.

Lehendakariak subsidiariotasun-kontzeptuaren garrantzia azpimarratu du, "oinarrizko printzipioa baita eskualdeen garapenerako". Izan ere, Eskualdeetako Komitearen presidenteak Subsidiariotasunari buruzko Europako Gailurra antolatzeko ardura eman dio Euskadiri, 2011ko martxoan.

Mercedes Bresso Eskualdeetako Komitearen presidenteak, bere aldetik, Euskadi garatzen ari den talentuan oinarritutako kontzeptua Europar Batasuneko esparrura hedatzeko bultzatu du lehendakaria.

Euskadik 100 zuzenketa baino gehiago egin dizkie Europar Batasuneko mailan eztabaidatzen ari diren araudi nabarmenei, erabaki horiek eragin zuzena izaten baitute Euskadirengan eta bertako herritarren egunerokoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria