Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritza, Sustapen Ministerioa eta Nafarroako Gobernuaren arteko Hitzarmena Euskal Y-a Abiadura Handiko Trenbidearen "Iruñea – Euskal Y-a" lotzeko zatiaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko. (2010-11-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 23

Erabakia, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-protokoloa, Kantauri aldearen eta Mediterranoearen arteko prestazio handiko trenbide-korridorearen "Iruñea Euskal y-arekiko konexioa" tarteko proiektuaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko.

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko prestazio handiko trenbide-korridorearen "Iruñea - Euskal y-arekiko konexioa" tarteko proiektuaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko.

Informazio-azterlana elkarrekin zuzendu ahal izateko hiru erakundeen arteko harremanak arautuko dituen esparru orokorra, urratsak eta metodologia ezartzen ditu protokoloak.

Helburu nagusia da hiru erakundeen arteko lankidetza bideratzea, lurraldean behar bezala integratu eta Administrazio bakoitzaren eskumenekoa den baldintzatzaileekin bateragarria izango den konponbide bat lortzeko.

Sustapen Ministerioak idatziko du informazio-azterlana, eta administrazio kontratatzailearen ardura izango da azterlana egiteko behar diren zerbitzuak kontratatzea.

Informazio-azterlana Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko teknikari batek zuzenduko du, formalki, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak koordinatzaile bana izango dute. Informazio-azterlanaren ikusmolde orokorrarekin zerikusia duten erabakiak hiru erakundeen artean adostu beharko dira.

Sustapen Ministerioak jardungo du sustatzaile eta organo erabakitzaile gisa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio prozeduran; prozedura hori informazio-azterlan idatzi ahala egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek azterlanerako interesgarri gera litekeen informazioa bildu, eta lurralde-eskumenak dituzten beste erakunde eta administrazio batzuen aurrean bitartekari gisa jardungo dute.

Protokoloaren helburuak lortzeko batzorde bat sortuko da; honakoek osatuko dute:

- Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren zuzendari orokorrak.

- Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeak

- Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiak.


Informazio-azterlana idazteko kontratua Sustapen Ministerioak ordainduko du oso-osorik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan