Eu

Euskotrenek Donostiako aste nagusian %30 bidaia gehiago erregistratu ditu

2017.eko abuztuak 21

Donostiako hiriburura 235.113 pertsona hurbildu dira Euskotreneko trenetan, iaz baino 53.922 gehiago.

Ama Zuriaren jaietan gertatu den bezala, Euskotrenek Aste Nagusian zehar balioztatze gehikuntza nabarmena izan du, hain zuzen ere, %29,76.

Amarako geltokian jende gehien mugitu zuen eguna osteguna, abuztuaren 17a izan zen guztira 31.667 bidaiekin, eta horren jarraian asteazkena, abuztuaren 16a kokatzen da, 29.409 bidaiekin eta astelehena, hilak 14, 28.463 baliogabetzeekin.

Geltokiak direla eta, Amara izan da, logikoki, jende gehien mugitu duen geltokia, jaietan zehar trena erabili duten pertsonen gehiengoaren helmuga izan baita. Baliogabetzeen kopuru gehien izan duten jatorrizko geltokiak honako hauek izan dira: Hendaia  (50.776), Irun (43.904), Lasarte (34.551) eta Zarautz (25.823), azken hau kostako linean.

Aipatu beharra dago ez dela inolako gertakari aipagarririk erregistratu ez zirkulazioan ez erabiltzaileen aldetik ere.

Euskotrenek jaien zerbitzu berezien balorazio oso positiboa egiten du eta bidaiariek zerbitzuak erabiltzean izan duten gizalegezko portaera eskertu nahi du bai langileenganako, tren eta higigarrienganako eta baita gainerako bidaiarienganakoa ere.     

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arantxa_tapia
    2017.eko abuztuak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚈 @euskotrenEJGV registra un 30% más de viajes en la semana grande donostiarra > https://t.co/1Cpxfdv3eg https://t.co/2M0lRyOE

  • @jescoin
    2017.eko abuztuak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚈 @euskotrenEJGV registra un 30% más de viajes en la semana grande donostiarra > https://t.co/1Cpxfdv3eg https://t.co/2M0lRyOE

  • @deiEJGV
    2017.eko abuztuak 22

    Comentario de Twitter:
    🚈 @euskotrenEJGV-ek Donostiako aste nagusian %30 bidaia gehiago erregistratu ditu > https://t.co/OWNSuG1gbL https://t.co/RUzkj1S1fq

  • @deiEJGV
    2017.eko abuztuak 22

    Comentario de Twitter:
    🚈 @euskotrenEJGV registra un 30% más de viajes en la semana grande donostiarra > https://t.co/1Cpxfdv3eg https://t.co/2M0lRyOE8u

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak