Eu

Eusko Jaurlaritza zorrotz aplikatzen ari da terrorismo yihadistaren aurrean aurreikusitako protokoloak

2017.eko abuztuak 21
  • Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak ziurtatu duenez, polizien arteko koordinazioa erabatekoa da eta hitzartutako protokoloak zorrotz aplikatzen ari dira.

Athleticek, Aste Nagusia dela-eta, egin duen harrera ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza koordinazio mekanismo eraginkorrak ari da abian hartzen Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin terrorismo yihadistaren harira, “nabari daitezkeen arrisku eta unean unean ezar daitezkeen alerta mailen arabera aurreikusitako protokoloak ahalik eta zorrotzen aplikatzeko lanean ari gara”. Josu Erkorekak azpimarratu duen bezala, “polizien arteko koordinazioa erabatekoa da eta hitzartutako protokoloak zorrotz aplikatzen ari dira”.

Bozeramailearen hitzetan, segurtasun arloan ardura duten administrazio guztien artean adostutakoa egiten ari da Jaurlaritza, koordinazioa muturrera eramanez, eta betiere, hitzartutakoaren arabera. Dena den, “adostutako protokolo guztiak Euskadin aplikatzeak ez du bermatzen eraso terroristarik ez gertatzea, arrisku bereziren berririk ez badugu ere, arriskua orokorra baita, Europa osoari eragiten diona”.  

Terrorismoaren Aurkako Hitzarmenaren bileran EAJk izan dezakeen parte hartzearen gainean, hitzarmenek alderdiei eragiten dietela esan du eta alderdiek beraiek erabaki behar dutela zer nolako koordinazioa izan behar duten terrorismo yihadistari aurre egiteko.

Datorren larunbatean, Bartzelonan egingo den manifestazioari buruz, eta CUP bertan ez izateko aukerak sortu duen polemikaren harira, Josu Erkorekak zera uste du: “ez litzateke onartu behar izango indar guztien batasuna erakustea eskatzen duen foro batean ez egotea justifikatuko lukeen zirkunstantzia osagarririk”.

HONTZAK TXOSNA: gainera, Josu Erkorekak deitoratu du konpartsak  erlijio askatasunerako, “eta ideologia desberdinetako herritar askoren sentimendu erlijiosoetarako”, mingarriak diren ikur eta irudiak erakutsi izana, eta adierazi duenez, Elizako agintariek eskatutako ebazpen judiziala betearazi baino ez du egin Ertzaintzak. “Kasu honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak onartu egiten du epaileak ebatzitakoa”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 21

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka: "Eusko Jaurlaritza zorrotz aplikatzen ari da terrorismo yihadistaren aurrean aurreikusitako protokoloak" ➡ https://t.co/glBk3sR1UW

  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 21

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka: "El Gobierno está aplicando, escrupulosamente, los protocolos previstos, ante el terrorismo yihadista" ➡ https://t.co/3L4lLj5oHu

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)