Berriak Segurtasuna
Eu

Beltrán de Herediak polizia-kidegoen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du islamismo erradikalari aurre egiteko

2017.eko abuztuak 21

Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak esan du islamismo erradikala terrorismo “globalizatua” dela eta “informazioa konpartitzea funtsezkoa dela hura eraginkortasunez eragozteko”. Ildo horretan, funtsezkoa da Ertzaintzak ebaluazio-mahaian modu sistematikoan parte hartzea, adierazi du sailburuak Onda Vasca irratiko elkarrizketa batean.

Beltrán de Herediak azaldu du Ertzaintzak urteak daramatzala jihadismoaren aurka lanean. Lan horren emaitza da Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa, prebentzioa edo komunitate musulmanerako hurbilketa azpimarratzen duena. Sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak lankidetza-protokolo bat sinatu duela arestian Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, errazen erakar daitezkeen pertsonengana hurbiltzeko eta haien erradikalizazioa ekiditeko.

Babesa plan estrategiko horretan jasotako beste puntu bat da. Ildo horretan, Beltrán de Herediak azaldu du pertsona-kontzentrazio handi bat dagoen bakoitzean Ertzaintzak eta udaltzaingoek hirirako plan espezifiko bat ezartzen dutela. Horrela, egoeren arabera, neurriak ezartzen dira: “kale guztiak ez dira berdinak, eta kokaleku guztiak ez dira berdintsuak, horregatik neurriak ezin dira berdintsuak izan”, zehaztu du.

Jaiegunetan, harremanak errespetuan oinarritzeko premia azpimarratu du Beltrán de Herediak. Horregatik, norbaitek bere intimitatea urratzen ari dela ikusten badu, “berehala salatu” behar du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2017.eko abuztuak 23

    Comentario de Twitter:
    Beltrán de Heredia subraya la importancia de la colaboración entre distintos cuerpos policiales para hacer frente... https://t.co/qPVjE1WsEb

  • 2017.eko abuztuak 21

    Hay que eliminar todo riesgo de oportunidad y cuando no se puede por no garantizar el 100% seguridad, minimizar el riesgo controlando la minimización no quede vulnerabilidad descubierta con participación ciudadana o no, responsabilidad.

Ekitaldiko kargudunak