
Lau hitz, lau konpromiso erakusten dutenak: elkartasuna, gaitzespena, irmotasuna eta bizikidetza
Eusko Jaurlaritzaren adierazpena Bartzelona eta Cambrils-eko atentatuen aurrean
Gaur Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan eguerdiko hamabietan izan den elkarretaratzean, Iñigo Urkullu lehendakariak hauxe adierazi du.
“Une honetan helarazi nahi dudan mezua laburbiltzeko, lau hitz erabiliko ditut, lau konpromiso erakusten dutenak: elkartasuna, gaitzespena, irmotasuna eta bizikidetza.
Elkartasuna. Euskal gizartearen eta Eusko Jaurlaritzaren izenean, lehendakaria naizen aldetik gure elkartasuna, adiskidetasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkiet Bartzelonan eta Cambrils-en izandako atentatuetako biktimei eta horien familiei. Generalitat-eko gobernuari eta Kataluniako herriari ere helarazi nahi diegu elkartasun mezu hau, horiekin guztiz elkartuta sentitzen baikara une hauetan.
Gaitzespena. Eusko Jaurlaritzak arbuiatu egiten du guztiz eta gaitzetsi egiten du erabat terrorismoaren ankerkeria eta bidegabekeria. Ezin da ezer eraiki, ezin da ezer salatu, oinarri hartuta pertsona errugabe eta babesgabeen giza eskubideak eta bizitza eskubidea urratzea. Esperientziak erakutsi digu —eta ekintza horien erantzuleak direnei ere erakutsi beharko zien— terrorismoak zerbait okerragoa baino ez dakarrela, inoiz ez dakarrela ezer hoberik, ezta ekintza horien egileentzat ere.
Irmotasuna. Gure irmotasuna eta erabakitasuna erakutsi nahi dugu, izua inor bereizi gabe erabiliz xantaia egiteko asmo horri aurre egiteko. Irmo eutsiko diegu konpromiso polizialari eta inteligentzia konpromisoari, eta informazio eta prebentzio baliabide guztiak erabiliko ditugu, gure inguruko polizia guztiekin lankidetzan eta koordinatuta arituz, atentatuak saihesteko eta horiek egiteko bideak galarazteko.
Bizikidetza. Berretsi nahi dugu konpromiso utziezina dugula bizikidetza esparru bat eraikitzeko, printzipio demokratikoetan oinarrituta, askatasunean, segurtasunean eta aniztasunean bizi gaitezen elkarrekin bertan zein nazioartean. Bat eginda eutsiko diegu balio horiei. Gure gizartean erlijioen eta kulturen arteko bizikidetza politikak, kohesio, integrazio eta errespetu politikak sustatzen jarraituko dugu aurrerantzean ere.
Lau hitz horiek –elkartasunak, gaitzespenak, irmotasunak eta bizikidetzak, alegia– erakusten dute gizartean, politikan eta erakundeetan badagoela borondatea, guztiok batzeko, adorea hartu eta aurre egiteko bizikidetza pluralerako dugun egitasmoa zapuzteko edozein asmori.
-
2017-08-21
Comentario de Twitter:
Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de Barcelona y Cambrils
https://t.co/ySupCx1kB0 https://t.co/nJWV2W4EQF -
2017-08-19
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Bartzelona eta #Cambrils-eko atentatuen aurrean ➡ https://t.co/7JhOD7MKvd https://t.co/UT3… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/mzGWrbDZKs https://t.co/B1Fl… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
Top story: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Lau hitz, lau konpromis… https://t.co/rrMop04KMg, see more https://t.co/HjVyIbaapf -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/mzGWrbDZKs https://t.co/B1Fl… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/mzGWrbDZKs https://t.co/B1Fl… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Bartzelona eta #Cambrils-eko atentatuen aurrean ➡ https://t.co/7JhOD7MKvd https://t.co/UT3… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/kxMq9iiSO6 https://t.co/ifwDE… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚫️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Bartzelona eta #Cambrils-eko atentatuen aurrean ➡ https://t.co/PB7gbJHePj https://t.co/rt… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/kxMq9iiSO6 https://t.co/ifwDE… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/kxMq9iiSO6 https://t.co/ifwDE… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Pronunciamiento del Gobierno Vasco ante los atentados de #Barcelona y #Cambrils ➡ https://t.co/kxMq9iiSO6 https://t.co/ifwDE… -
2017-08-18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: ⚫️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Bartzelona eta #Cambrils-eko atentatuen aurrean ➡ https://t.co/7JhOD7MKvd https://t.co/UT3…