Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzako kideek zortzi domina irabazi dituzte Los Angelesko jokoetan, horietako bost urrezkoak

2017.eko abuztuak 14

Itziar Sáez agentea bihurtu da Kaliforniako jokoetako atleta sarituenetako bat

Ertzaintzaren ordezkaritzak zortzi domina lortu ditu Los Angelesen egin diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan. Jokoak datorren asteazkenean, hilaren 16an, amaitzen dira. Zortzi domina horietako bost urrezkoak dira, hiru atletismoan irabaziak eta beste biak bodybuilding-ean eta figure toned-ean. Zilarrezko domina bat ere irabazi dute, taekwondoan, eta brontzezko beste bi, atletismoan biak. Itziar Sáez agenteak urrezko hiru domina eta brontzezko bat irabazi du, eta Jokoetako ekitaldi honetan domina gehien irabazi duten atletetako bat izan da. Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak zorionak bidali dizkie ordezkari guztiei, izan duten portaera apartagatik eta nazioartean eman duten gure poliziaren irudi bikainagatik.

Los AngeleskoMemorial Coliseumean egin diren Jokoetan parte hartu duen euskal ordezkaritzak atletismoan lortu du arrakasta gehien. Itziar Sáezek, Brigada Mugikorrekoak, urrea irabazi du 400 metrotan, 800 metrotan eta 4x400 metro erreleboetan, eta brontzea 4x100 metro erreleboetan. Atletismoan, halaber, brontzezko domina lortu du Vitoria-Gasteiz Ertzain-etxeko Joseba Patxi Mentxaka ertzainak, 10 kilometroko taldekako cross country proban. Bestalde, ordezkaritzako beste emakumeak, Miren Iosune Fernándezek, hau ere Vitoria-Gasteizko Ertzain-etxekoa, urrezko domina irabazi du bodybuildingean eta figure tonedean, eta, azkenik, Joseba Pantzeska Garcíak, Bizkaiko Ikerketakoak, zilarrezko domina lortu du taekwondoko proban.

Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak

Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak 1967. urtean sortu ziren, San Diegon (Kalifornia); edonola ere, World Police & Fire Games Federation erakundea 1985. urtean sortu zen, eta erakunde horrek ezarri zuen gaur egungo bi urteko sistema. Urte horretan bertan egin zen garai berri horren lehen ekitaldia San Josen (Kalifornia).

Ertzaintzak 1999ko Stockholmeko jokoetan hartu zuen parte lehen aldiz, eta orduz geroztik lehiatu da 2001ekoetan Indianapolisen, 2003koetan Bartzelonan, 2005ekoetan Quebecen, 2007koetan Adelaidan (Australia), 2009koetan Vancouveren (Kanadan), 2011koetan New Yorken, 2013koetan Belfasten (Ipar Irlanda) eta 2015ekoetan Fairfaxen (Washington, Ameriketako Estatu Batuak).

Ekitaldi bakoitzean 10.000 inguru parte-hartzaile izaten da. Dena dela, 2011. urtean, New Yorken egin zirenean, 16.000 parte-hartzaile izan zen. Onartu diren hurrengo Munduko Jokoak Txinan egingo dira, 2019an, Chengdu hirian.

Argazkiak:

1 . Itziar Sáez, urrea 800 metrotan.

2 . Ertzaintzaren ordezkaritza Steve Lewis atleta ipar-amerikarrarekin, Seul 88ko txapeldun olinpikoa.

3 . Itziar Sáez, urrea 4x400 metro erreleboetan.

4 . Itziar Sáez, urrea 400 metrotan.

5 . Joseba Patxi Mentxaka, brontzea 10 kilometroko cross country proban.

6 . Ertzaintzaren ordezkaritza Jokoen Inaugurazio Ekitaldian.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2017.eko abuztuak 16

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintzako kideek zortzi domina irabazi dituzte Los Angelesko jokoetan, horietako bost urrezkoak... https://t.co/aLc0tfb24F

Komunikabideek behera kargatzeko