Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Jaurlaritzaren kontseiluaren erabaki-proposamena, ete berriei maileguak emateko EAEko administrazioaren, SPRI S.A.ren eta Luzaro Establecimiento de Crédito, S.A.ren arteko hitzarmena sinatzeko baimena ematen duena (2010-11-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010-11-23

Erabakia, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SA (SPRI) Sozietatearekin eta Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito SArekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, enpresa sortu berriei (Ekintzaile programa) maileguak emateko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du ETE berriei maileguak emateko baimena ematen duen hitzarmena sinatzeko SPRI S.A.rekin eta Luzarorekin (Ekintzaile programa).

Luzaro Establecimiento de Crédito, S.A.k hitzarmen honi jarraiki emango dituen maileguak 5.580.000 eurokoak izango dira gehienez. EAEko Administrazioak bere gain hartu duen kobraezinak bermatzeko konpromisoak beteko du benetan egon diren guztizko kobraezinen eta 1.116.000 euroko kopuruaren arteko diferentzia. Bermatutako gehienezko zenbateko teorikoa, beraz, 4.464.000 eurokoa izango da.

Luzarok dauden kobraezinak justifikatu beharko ditu, eta SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak bermatutako zenbateko guztia erabili duela, EAEko Administrazioak bermatutako maileguetatik eratorritako kobraezinen zenbatekoa ordaindu aurretik.

Ogasun eta Finantza Sailburuordetzako Finantza Zuzendaritza izango da hitzarmenaren kudeaketa egiteko ardura izango duen organoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan