Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EAEko Errepideen Bigarren Plan Orokorraren berrikuspena onartu da, 2005-2016 eperako (2010-11-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 23

Dekretua, EAEko Errepideen 2005-2016 eperako Plan Orokorraren Bigarren berrikuspena onartzen duena.

Gobernu Kontseiluak EAEko Errepideen Bigarren Plan Orokorraren Berrikuspena onartzen duen dekretua onartu du, 2005-2016 eperako.

Aurreko dekretuak ezartzen zuen Errepideen Plan Orokorrak 12 urteko iraupena izango zuela, 1999tik 2010era, eta EAEko errepideen plan orokorra arautzen duen Legean jaso bezala, tarteko berrekuspen batekin beste sei urterako luzatzeko aukerarekin.

Epe hori bete denez, Errepideen Bigarren Plan Orokorraren berrikuspena onartu beharra dago.

Helburu eta programen kapituluek behartze-indarra izango dute lurralde historikoetako foru organoentzat.

Araudiari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-inpaktuaren behin betiko txostena egin du, eta hori kontuan izanik Jaurlaritzaren Kontseiluak Errepideen Bigarren Plan Ororrararen berrikuspena onartu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan