Eu

ACTIVA INDUSTRIA 4.0 euskal enpresa industrialen eraldaketa digitala bultzatzeko laguntza programaren deialdia ireki da

2017.eko abuztuak 11
  • Milioi erdi eurotik gorako aurrekontua du programak, aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatuaren bidez 50 euskal enpresari laguntzeko.

 

  • Eskaerak aurkezteko epea irekita dago irailaren 22a bitartean.

 

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak elkarlanean garatutako laguntza programa da.

 

Activa Industria 4.0, enpresa industrialen eraldaketa digitala bultzatzeko laguntza-programaren deialdia abiarazi da; interesa duten enpresek euren eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 22a bitartean.

 

Activa Industria 4.0,aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua eskaintzen duen programa da; bere bidez enpresek aukera izango dute euren egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa plana edukitzeko, eraldaketa prozesurako beharrezkoak diren bideratzaile digitalak identifikatuz eta plana ezartzeko ibilbide orria finkatuz. Aholkularitzaren kostua 10.400€koa izango da enpresako.

 

Programaren aurrekontu osoa 520.000€koa da: Gobernu zentralak 173.500€ jarriko ditu, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena, Spri Taldearen bitartez, 173.250€koa izango da eta gainerako 173.250€ak enpresa onuradunek jarriko dituzte.

 

Ekimen honen koordinazio eta kudeaketa Estatuko EOI fundazioak (Industria antolamendurako eskola) egingo du; Eusko Jaurlaritzak berriz, besteak beste enpresa onuradunen aukeraketan parte hartuko du, Spri Taldearen bitartez.

Euskadiko 50 enpresei lagunduko dien Activa Industria 4.0 garatu eta abiarazteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den uztailaren 7an.

 

Informazio osagarria eta eskaerak aurkezteko jarraibideak, honako web gune honetan daude: www.eoi.es/industria40

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @airestudioscoop
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Irekia - Abierta la convocatoria del programa ACTIVA INDUSTRIA 4.0 para la transformación digital https://t.co/c20Bcr7s09

  • @PCTBizkaia
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Irekia - Abierta la convocatoria del programa ACTIVA INDUSTRIA 4.0 para la transformación digital https://t.co/c20Bcr7s09

  • @gananzia
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Abierta la convocatoria del programa ACTIVA INDUSTRIA 4.0 para la transformación digital https://t.co/c20Bcr7s09

Komunikabideek behera kargatzeko