Eu

Uraren Euskal Agentziaren jarduerak isurketen aurrean

2017.eko abuztuak 10

Hirian zein industrian egiten diren isurketa zuzenek aldaketak sortzen dituzte (araztu gabe daudelako nahiz arazketa egoki bat izan ez dutelako). Horiek dira, hain zuzen ere, askotan, baldintzatzen dutenak EAEko ur masetarako aurreikusitako ingurumen-helburuak lortzea. 

Hori dela-eta URAk, alde batetik, talde tekniko bat dauka baimenak eman zein isurketak ibilgura egiteko baldintzak kontrolatzen dituena eta bestetik ikuskari talde bat landan neurriak hartzen dituena baimen eta emakidetan ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzeko eta ibilguetan jarraipena egiten duena URAren eskumenen arloko arauen urraketak atzemateko eta berririk ez gertatzeko. 

Uztailan zehar hogei bat abisutara bertaratu izan gara EAE osoan zehar ustezko isurketengatik, mota askotarikoak eta ezaugarri eta jatorri oso desberdinekoak. 

Hauek izan dira ekintza horietako batzuk: 

  • Aste honetan bertan ikuskariak Pasaiako portuan bertaratu behar izan ziren ustezko isurketa bat aztertzera. Gertatutakoa aztertu ondoren, ur-beltzen jatorria momentuz Pasaiako saneamendu sarea izan daitekeela da jarraitzen den aztarna, baina zehazteko ikerketak oraindik abian dira Pasaiako udalarekin batera. 
  • Bilbon hidrokarburo isurketa kasu bat aztertu zen, Olabeaga inguruan, baina eremua aztertu ondoren eta ustezko iturriak ikertu ondoren ezin izan zen iturria zehaztu. 
  • Amezketan, ikuskariak bertaratu eta laginak hartu ondoren, eta isurketaren jatorria izan litekeenaz jasotako informazioa aztertu ondoren, URAk ustezko arduradunei neurri zuzentzaileak hartzea eskatu die berriro ere horrelakorik gerta ez dadin eta, Uraren gaineko araudiak dioenari jarraiki, Uraren Euskal Agentziak honelakoetan dagozkion espedienteak abian jarriko ditu. 
  • Laudion ikuskariak bertaratu egin ziren abisu bat jaso zutelako ibaian hildako arrainak zeudelako. Kasu honetan ez zen isurketarik egon, uretan zegoen oxigeno falta izan zen arrazoia, uda partean noizean behin gerta litekeena.

  • Halaber, Zadorra ibaiaren jarraipenarekin aurrera jarraitu da, beste erakunde batzuekin elkarlanean, arazketa azpiegitura berriak egin arte. 

Hauek dira arlo honetan egindako lanaren hainbat adibide, baina azpimarratu egin nahi dugu Uraren Euskal Agentzian jasotako abisuen edota ikuskariek bere eguneroko lanetan atzemandako edozein gertakariren ikerketa eta jarraipena egiten dela. 

Amaitzeko gogoratu nahi dugu herritarren parte hartzea garrantzitsua dela baina, era berean gogoratu nahi dugu ibaian antzematen den edozein isurketa edo anomaliaren berri emateko bidea 112ra deitzea dela ezarritako protokoloak abian jarri daitezen.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ElviraSivelo
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Actuaciones de la Agencia Vasca del Agua ante los vertidos https://t.co/MVG6LUpe0K

  • @monicapedrlan
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Actuaciones de la Agencia Vasca del Agua ante los vertidos https://t.co/MVG6LUpe0K

  • @uraEJGV
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    Actuaciones de la Agencia Vasca del Agua ante los vertidos https://t.co/8eSrGSzhtV

  • @uraEJGV
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    Uraren Euskal Agentziaren jarduerak isurketen aurrean https://t.co/2t9g7owljV

  • @iarriolal
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    Actuaciones de la Agencia Vasca del Agua ante los vertidos https://t.co/MVG6LUpe0K

  • @iarriolal
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    Uraren Euskal Agentziaren jarduerak isurketen aurrean https://t.co/NN2eUb7iMf

Ekitaldiko kargudunak