Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua

2017.eko abuztuak 10
  • Jorge Arevalo sailburuordea OIT-Cinterforen Batzorde Teknikoaren Biltzarrean ari da parte hartzen Costa Rican, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua azaltzeko

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo Costa Ricako San Jose hiriburuan da egunotan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Batzorde Teknikoaren 43. Biltzarrean parte hartzen. Euskadi abuztuaren 9tik 11ra bitartean burutzen ari den bilkurara gonbidatua izan da, Lanbide Heziketako bere eredua aurkez dezan. “Lanaren etorkizuna eta Lanbide Heziketaren erronkak” leloarekin, beste zenbait agintariren artean, Costa Ricako presidenteorde Ana Helena Chacon Echeverria eta Latinoamerika eta Kariberako LANEren zuzendari nagusi Jose Manuel Salazar-Xirinachs ari dira biltzarrean parte hartzen.

Jorge Arevalo sailburuordea irekiera ekitaldian izan da hizlari aipaturiko agintariekin batera, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu. Sailburuordeak, Euskadin Lanbide Heziketako ikastetxeek inguruko enpresekin duten harreman estua azaldu die bertaratutakoei. Horrela bada, gogorarazi du Euskadin Lanbide Heziketak, jarraibide estrategikotzat, Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako berrikuntza bultzatzen duela. Enpresa horien berrikuntzan laguntzeko asmoarekin, euskal Lanbide Heziketak haientzat eskuragarri jartzen ditu ikastetxeetan dagoeneko badauden ezagupenak eta gaitasunak, zerbitzugintzaren bidez, baina baita prototipo, material edo produktu berriak alderatuz ere.

Arevalok bere agerraldian azaldutako Euskadiko LHaren beste jarraibide estrategikoetako bat espezializazio-programek osatzen dute. Programa hauek, gure enpresen enpleagagarritasun eta lehiakortasun beharrei erantzun azkar eta errealak emateko helburuz ari dira ezartzen. LANEren Latinoamerika eta Karibeko herrialdeek interes berezia erakutsi dute Euskadik azken urteotan agertutako egokitzapen eta erreakzio gaitasunaren inguruan. Beharrizan berriei aurrea hartzea, enpresen eskaria hasi baino lehen heziketa guneak aurreikustea, ezin besteko elementutzat jo dituzte, eta garrantzi handia eman.

Euskal Lanbide Heziketaren alderdirik esanguratsuenak zehazterakoan, beste zenbait konturen artean, sailburuordeak hizpide izan du institutuetan ekintzaile kultura sustatzeko egiten den lana ere –horrela ikastetxeetan bertan enpresak sortzea erraztuz-, edo ikasgeletan irakaskuntzarako metodologia berriak ezartzeak duen garrantzia. Izan ere, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeak eraldatze metodologiko sakonean daude murgilduta, Etekin Handiko Zikloak deritzenen bidez. Eredu berritzaile horren elementu nagusia lankidetzazko ikaskuntza da, erronketan oinarritutakoa. Aldaketa metodologikoak espazio fisikoen antolaera berria ere eskatzen du, eta helburu du ikasgelan testuinguru berriak sartzea, ikaskuntza-prozesuan ikasleen lanbide-konpetentziak hobeto garatzeko bidea emango dutenak: konpetentziak teknikoak nahiz zeharkakoak.

Konpetentzia berrien inguruko solasaldia

Gorago aipaturiko lanbide-konpetentziekin eta ikaskuntza-metodologia berrien gaiarekin lotura estua duen mahai inguruan ere parte hartuko du Arevalok gaur, abuztuak 10, bilkuraren egitarauaren baitan. “Konpetentzia eta enplegu berriak XXI. mendean. Zein erronka ditu Lanbide Heziketak?” goiburuarekin, egun enplegurako sortzen ari diren konpetentzia berrien inguruko esperientziak eta ikuspuntuak partekatuko dituzte solasaldiko parte hartzaileek, edo enpresek eskatzen dituzten profil profesional berrien prestakuntzaz arituko.

Jorge Arevalo sailburuordearekin batera mahai inguruan parte hartzaile izango dira: Alessandra Molz, Italiako LANEkoa; Alfonso Luengo, Enplegu Formaziorako Estatu-Fundaziokoa, Espainiatik; Marcelo Pio, Industria Ikaskuntzarako Zerbitzu Nazionalekoa (SENAI), Brasildik, eta Argentinako Lan, Enplegu, eta Gizarte Segurantza Ministerioko (MTESS) arduradun bat.

OIT/Cinterfor-en Batzorde Teknikoaren Biltzarra Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan Lanbide Heziketaz egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da. Formazio eta giza baliabideen alorrean espezializaturiko erakundeetako ordezkariak biltzen ditu, eta Europako zenbait herrialdetako ordezkaritzarekin batera, formazioaren inguruko gaiak aztertu eta eztabaidatzen dira, hiru egunez, betiere esperientziak partekatuz eta elkarlanerako jarduera berriak proposatuz.   

Zer da OIT-Cinterfor?

OIT-Cinterfor (Centro Interamericano para el Desarrollo del Conocimiento en la Formación Profesional) Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) zerbitzu tekniko bat da, 1963an sortua eta Uruguayn egoitza duena. Lanbide Heziketa eta giza baliabideen alorretan pertsonek, enpresek nahiz herrialdeek dituzten beharrei erantzuna ematen die.

OIT-Cinterforek LANEren (Lanaren Nazioarteko Erakundearen) agindua betetzea du xede, eskura diren baliabideak, lanbide-konpetentziak, teknologia eta berrikuntza indartuz, haren helburuak erdiesteko. Helburu horien artean aipatzekoak dira, lanerako konpetentziak garatzea (langileen enpleagagarritasuna areagotzeko), enpresen lehiakortasuna hobetzea, edo kalitatezko lan produktiboa sortuko duten enpresa jasangarriak sortzea. 

39 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asociacionamits
    2017.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi expone su modelo de Formación Profesional ante la Organización Internacional del Trabajo https://t.co/3wdTljaFSK #euskadi

  • @mairenafol
    2017.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @antonio_guirao
    2017.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @mdm916
    2017.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @FOL_ICE_UAB
    2017.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @HETELFP
    2017.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @IkaslanEuskadi
    2017.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @Julenbere
    2017.eko abuztuak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @EGIBIDE
    2017.eko abuztuak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @xametzazurra
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @Innobasque
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua ➡ https://t.co/WGn8T8iN26 https:…

  • @Nuriaonline
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @PCTGipuzkoa
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @tomasma
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua ➡ https://t.co/WGn8T8iN26 https:…

  • @ProfeFme
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @Pdmintegui

  • @FEAEEuskadi
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @pereda_carlos
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @mbarriola1
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua ➡ https://t.co/WGn8T8iN26 https:…

  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua ➡ https://t.co/WGn8T8iN26 https:…

  • @CZabalburu
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @jgabiola1
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Lanaren Nazioarteko Erakundearen aurrean azaldu du Lanbide Heziketarako euskal eredua ➡ https://t.co/WGn8T8iN26 https:…

  • @dirazola
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

  • @CFSomorrostro
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskadi expone su modelo de #FormaciónProfesional ante la Organización Internacional del Trabajo ➡ https://t.co/dmSLPlZYyt htt…

Ekitaldiko kargudunak