Eu

Tapia: “hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu”

2017.eko abuztuak 10

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak esan duenez, “gauzak hobeto doaz” ekonomiari begira, baina “horrek ez du esan nahi arazoak ez ditugunik”. Gaur Euskadi Irratian izandako elkarrizketan, Arantxa Tapiak Europar Batzordeak azken urteetako balantze ekonomikoaren inguruan aritu da. Sailburuak aipatu du hazkundea hainbat sektoretan badagoela, “baita Euskadin ere”, baina “horrek ez du esan nahi arazoak amaitu direnik”. Honen harira, ondorioak kudeatu behar ditugula gehitu du sailburuak.

Ildo honetan, Tapiak enpresa jabeena eta langileena denaren ideiari heldu dio. “Sinesten baldin badugu enpresa denena dela” eta irabaziak badaude eta emaitza onak baldin badira, horiek langileekin partekatu behar direla aipatu du sailburuak. Halere, zuhurtziaz aritu da soldaten igoera orokortzearen inguruan, izan ere, zenbait enpresa arazoetan daudelako edo inbertsioei aurre egin behar dietelako.

Turismoaren kontrako erasoen inguruan galdetuta, zentsurik ez dutela esan du Tapia sailburuak: “egileek ez dute herri hau ordezkatzen”. Tapiak gogoratu du Turismo Legea EH Bildurekin adostu zela, jasangarritasuna zuela bete jomuga bezala eta erregulazioak lantzen ari direla. “Sektorea lanean ari da eta errespetua zor zaio”. 2Herriaren irudia jokoan” dagoela esan du Tapiak. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PTAlava
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [ELKARRIZKETA @arantxa_tapia ] 🎞 hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu > https://t.co/wfGdkHkYaO

  • @enpresadigitala
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [ELKARRIZKETA @arantxa_tapia ] 🎞 hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu > https://t.co/wfGdkHkYaO

  • @euskadinnova
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [ELKARRIZKETA @arantxa_tapia ] 🎞 hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu > https://t.co/wfGdkHkYaO

  • @grupospri
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [ELKARRIZKETA @arantxa_tapia ] 🎞 hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu > https://t.co/wfGdkHkYaO

  • @ekHiN_eus
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ELKARRIZKETA] @arantxa_tapia: “Hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu” ➡ https://t.co/4XzldGc8yG

  • @arantxa_tapia
    2017.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [ELKARRIZKETA @arantxa_tapia ] 🎞 hazkundea badago, baina krisiaren ondorioei aurre egin behar diegu > https://t.co/wfGdkHkYaO

Ekitaldiko kargudunak