Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Gobernuak enpresetan diruz lagundutako praktikak deitu ditu, IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza ikastaroko ikasleentzat

2017-08-08
  • Guztira, 300 orduko praktikak izango dira enpresa edo erakundeetan, 2016-2017 ikasturtean eskuratutako ezagutzak finkatzeko.
  • IVAPek 21.000 euro inbertituko ditu diru-laguntza horietan. Horien bidez, ikasleek harreman zuzena izango dute hirigintza-arloko lan-jarduerarekin.
  • Gainera, gaur, datorren ikasturteko matrikula finantzatzeko bost bekaren deialdia ere argitaratu da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur, asteartea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE/IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako 2016-2017 Hirigintzako XLII. Ikastaroan aurreikusitako erakunde edo enpresetan diruz lagundutako praktiken deialdia argitaratu du.

Praktika horiek –300 orduko iraupena izango dute eta 2017. urteko azken hiruhilekoan egingo dira–, ikastaro hau osorik –amaierako ikerketa-lana salbu– gainditu duten ikasleek egin ahalko dituzte, baldin eta hirigintza-arloan 48 hilabetetik beherako lanbide-esperientzia badute, azken 8 urtean. 

IVAPek 21.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horietarako; laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.111,11 euroko kopurua, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du diru-laguntzaren esleipena eta segimendua.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburua, deialdi honen bidez, ikasleek eremu publikoan hirigintza-jardueraren zuzeneko ezagutza izatea da, bai eta, modu berean, burutu duten hirigintza-ikastaroan eskuratutako ezagutzen aplikazioa sustatzea eta bultzatzea ere.

DATORREN IKASTURTERAKO BEKAK

Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur 2017-2018 Hirigintzari eta Lurralde Ikasketei buruzko XLIII. Ikastaroa egiteko unibertsitate-tituludunen matrikula-gastuak % 100ean ordaintzeko bost beken deialdia ere argitaratu du.

Guztira, Gobernuak 13.900 euro bideratuko ditu lanbide-ikasketa horiek diruz laguntzera; zehazki, beka bakoitza 2.780 euroz zuzkituko da.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, gaurtik zenbatzen hasita, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak Bilbon duen egoitzan, IVAPen edozein egoitzatan edo ZUZENEAN Herritarrei Arreta emateko Bulegoetan izapidetu ahalko dira.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2017-08-08

    Comentario de Twitter:
    Prácticas subvencionadas en empresas para el alumnado del curso formativo del@IVAP_eus en materia de urbanismo ➡ https://t.co/AzPRHzKzzE

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2017-08-08

    Comentario de Twitter:
    Hirigintza Ikastaroa: Praktikak egiteko eta 2017/18 ikasturterako matrikulazioak ordaintzeko beken deialdiak irekita➡https://t.co/f9CuKAsCmo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)