Eu

‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke, Euskadiko Artxibo Historikoan

2017.eko abuztuak 04

Euskadiko Artxibo Historikoak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa bisitatzeko aukera eskaintzen du datorren abuztuaren 11ra arte. Bilbo Gerra Zibilean jausi zenetik 80. urteurrena betetzen denean, proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora, hainbat arlo ezberdin gogoratuz. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak inauguratu zuen erakusketa iragan uztailaren 3an.

Erakusketa, Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta astelehenetik larunbatera bisita daiteke (9.00etatik-20.30era astegunetan; 10.00etatik 14.00ak arte larunbatetan). Euskadiko Artxibo Historikoak antolatu du erakusketa, eta honako erakundeak izan dira laguntzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Sabino Arana Fundazioa, Fundación Indalecio Prieto, Lekeitioko Udala eta Bilboko Euskal Museoa. Erakusketak era guztietako ehunka argazki eta dokumentu biltzen ditu, horietako batzuk oso bitxi eta ezezagunak.

Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, ‘eguneroko ogia’, kultura eta aisialdia, eta  ‘baina batez ere, gerra’. Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria da erakusketa honen komisarioa. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak