Eu

Eusko Jaurlaritzako herritarren arreta zerbitzuak 470.000 kontsultari arreta egin die urteko lehen sei hilabeteetan

2017.eko abuztuak 11
  • ZUZENEANek, batez beste, egunean 3.750 kontsulta ebazten ditu. Horri esker, komunikazio-tresnatzat finkatzen da herritarren eta euskal Administrazio Publikoaren artean.
  • Kontsulta sarrienek, berriz ere, etxebizitzarekin, familiarekin eta hazkuntzarekin dute zerikusia.
  • 10 erabiltzailetik ia 9k oso gogobetegarritzat jotzen dute ZUZENEAN zerbitzua. Dena den, haren bilakaera eta hobekuntza dira legegintzaldi honetako helburuetakoa.

 Eusko Jaurlaritzako herritarren arreta-zerbitzuak guztira 469.168 kontsultari arreta egin die urteko lehen sei hilabeteetan. Batez beste, ZUZENEAN zerbitzuak, 2017an, egunero guztira 3.750 kontsulta ari da jasotzen. Horietako gehienak (% 54) modu presentzialean egin dira, eta % 44 Jaurlaritzaren 012 telefonoaren bitartez. Gainerakoak, % 2, www.euskadi.eus online postontziaren bidez erregistratu dira.

(*) 2017ko datu globalak (ekainaren 30a arte)

Kontsulten gaiari dagokionez, aurreko seihilekoaren ildotik jarraitu dute. Sarrienak zerikusia dute, beste behin, etxebizitzari buruzko informazioarekin. Batik bat, Etxebideri eta etxebizitzen birgaitzeari buruzkoak izan dira. Era berean, arreta egin zaie, batez ere, familiarekin eta hezkuntzarekin lotutako kontsultei. Kasu gehienetan, jaiotzarako, adopziorako, adiskidetzeko eta beketarako, hurrenez hurren, laguntzekin izan dute zerikusia.

Kontsulta sarrienak

%

 Etxebizitza (Etxebide eta etxebizitzen birgaitzea…)

% 35

 Familia (laguntzak jaiotzagatik edo adopzioagatik, adiskidetzeko laguntzak…)

% 25

 Hezkuntza (unibertsitatez kanpoko bekak, eskolatzeko bekak…)

% 15

 

Lurraldeen arabera, Bizkaia da, berriz ere, kontsulta gehien jaso den lurraldea. Ondoren, Gipuzkoa dator eta, azkenik Araba.

(*)

ZUZENEAN

ZUZENEAN zerbitzuaren bilakaera da legegintzaldi honetako helburuetakoa. Eusko Jaurlaritzaren xedea da Administrazioarekiko elkarreraginean herritarrek hautemandako kalitatea hobetzea, barneko kudeaketa hobetzea eta esku hartzen duten agenteen arteko koordinazioa hobetzea ere. Gaur egun, 10 erabiltzailetik ia 9k oso gogobetegarritzat jotzen dute jasotako arreta.

ZUZENEAN 2008an sortu zen. Zerbitzu publikoa eta doakoa da, lau kanal hauen bitartez herritarrei arreta egiten diena:

  • presentziala (bulego bana hiru hiriburutan)
  • telefono bidezkoa (012)
  • online postontzia (www.euskadi.eus)
  • berehalako mezularitza (Telegram 688 67 12 34 zenbakiaren bidez)

ZUZENEANek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, honako hauek ditugu: Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen izapide eta zerbitzuen inguruko aholkularitza; izapideak, dokumentuen erregistroa; tasen zigorren eta prezio publikoen kobrantza; kexen eta iradokizunen kudeaketa; herritarren eskabide, eskaera edo kontsultak dagokion sailera bideratzea; eta izapide eta kudeaketa jakin batzuk egiteko aurretiazko hitzorduak kudeatzea.

Herritarrek egindako kontsultei erantzuteko, ZUZENEAN zerbitzuak 106 laguneko plantilla dauka. Horietatik, 72k modu presentzialean egiten dute lan eta 34k telefono bidez eta berehalako mezularitzaren bidez (Telegram) egindako kontsultei erantzuten diete. Horiek guztiek Euskadi.eus online postontzian erantzuten dute.

 

(*) Grafiko guztiak eta prentsa oharra osoa, hemen

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    #Zuzenean zerbitzuaren bilakaera eta hobekuntza da @Gob_eus honen legegintzaldi honetako helburuetako bat https://t.co/cH2RkIAtZY

  • @jerkoreka
    2017.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus-eko #Zuzenean zerbitzuak, 470.000 kontsultari arreta egin die urteko lehen 6 hilabeteetan https://t.co/cH2RkIAtZY

Ekitaldiko kargudunak