Berriak Herrizaingoa
Eu

Babes zibilaren alorrean Herrizaingo Saila gainerako autonomia erkidegoekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen hitzarmena onartu dute (2010-11-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 23

Erabakia, Autonomia Erkidegoen artean lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Babes Zibila eta Larrialdien Kudeaketaren arloan.

Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat onartu du gaur, Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak larrialdien kudeaketan eta babes zibilaren alorrean beste Autonomia Erkidego batzuetako antzeko erakundeekin batera lankidetzan lan egin dezan.

Autonomia Estatuen garapenerako Autonomia Erkidegoen VII. Bileraren ondorioz etorri da ekimena, Euskadik bilera horretan parte hartu zuen eta.

Bileran, lankidetza hitzarmen bat bideratzea adostu zuten. Hitzarmenari esker, babes zibilarekin lotutako gaietan prebentzioari eta autobabesari zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio programak egin ahal izango dituzte Autonomia Erkidegoek, lankidetzan.

Halaber, hitzarmenak ahalbidetuko du Erkidegoek elkarri laguntzea arrisku larriei edota hondamendiei aurre egiteko; hala, kasu bakoitzerako beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak utzi ahal izango dizkiote elkarri.

Ekimena onartuta, babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko araudia garatuko da. Arautegi horrek lankidetzarako eta koordinaziorako mekanismoak indartzera behartzen ditu administrazio publikoak, elkarren arteko laguntza, erkidegoen arteko elkartasuna eta, behar izatekotan, baterako lana bultzatzeko.

Kasu honetan, Herrizaingo Saila izango da, EAEko babes zibileko politikaren arduradun gisa, administrazio zentralarekin eta Autonomia Erkidegoekin lankidetzan aritzeko moduak zehaztuko dituena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan