Eu

Euskotrenek Gasteizko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Ama Zuriaren jaiak direla eta

2017.eko abuztuak 02

2017ko abuztuaren 4tik 9ra bitartean zerbitzuan mozketak egongo dira eta egunez eta gauez zerbitzu gehigarriak Ama Zuriaren jaiak direla eta. Abuztuaren 4ko arratsaldean zerbitzua indartu egingo da Zeledonen jaitsiera dela eta.

Abuztuak 4: Zeledonen jaitsiera

Zeledonen Jaitsierarekin jaien hasiera dela eta, Euskotrenek Antso Jakituna-Angulema tartean tranbiaren zirkulazioa kendu egin beharko du 15:00etatik aurrera.  Mozketa hau abuztuaren 5eko eguneko zerbitzuaren hasiera arte mantenduko da.

Era berean, 16:00etatik aurrera zerbitzua indartu egingo da irteerekin 10 minuturik behin Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan eta 5 minuturik behin Erdiguneko adarrean:

  • Ibaiondo – Antso Jakituna   16:00 – 22:40 (0, 10, 20, 30, 40 eta 50)
  • Antso Jakituna – Ibaiondo   16:09 – 22:49 (9, 19, 29, 39, 49 eta 59)
  • Abetxuko – Antso Jakituna   16:13 – 22:43 (13, 23, 33, 43, 53 eta 03)
  • Antso Jakituna – Abetxuko   16:04 – 22:54 (04, 14, 24, 34, 44 eta 54)

Abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9: mozketa eta zerbitzuaren errefortzua

Abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an Angulema eta Legebiltzarra artean ez da zerbitzurik eskainiko. Hori dela eta, tranbiak Legebiltzarra-Ibaiondo eta Legebiltzarra-Abetxuko tarteetatik ibiliko dira. Angulemako zerbitzua abuztuaren 10ean zerbitzuaren hasierarekin berreskuratuko da.

Larunbatean, abuztuaren 5ean, 12:00etatik 14:11ra eguneko zerbitzua indartu egingo da Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretako irteerekin 10 minuturik behin eta 5 minututik behin Erdiguneko adarrean :

  • Ibaiondo – Legebiltzarra   12:00 – 14:00 (0, 10, 20, 30, 40 eta 50)
  • Legebiltzarra – Ibaiondo   12:16 – 14:06 (16, 26, 36, 46, 56 eta 06)
  • Abetxuko – Legebiltzarra   12:04 – 14:04 (04, 14, 24, 34, 44 eta 54)
  • Legebiltzarra – Abetxuko   12:11 – 14:11 ( 11, 21, 31, 41, 51 eta 01)

Gainerako egunetako zerbitzua lanegunetako ohikoa izango da.

GAUEKO ZERBITZUA

Abuztuaren 4tik 9ra, tranbia Gasteiztik zehar gau osoan ibiliko da, asteazkena abuztuaren 9a izan ezik, izan ere egun horretan zerbitzua goizaldeko 3:55ean bukatuko da.

Abetxukotik eta Ibaiondotik irteerak 30 minuturik egingo dira, hori dela eta, orduro noranzko bietan Erdialdeko Adarrean 4 zirkulazio egongo dira.

Zerbitzu berezi honen ezaugarriak honako hauek izango dira:

Abuztuak 4

  • Ibaiondo – Antso Jakituna    23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 5:35
  • Antso Jakituna – Ibaiondo    23:07, 23:42, 0:15, 0:45,……, 6:15
  • Abetxuko – Antso Jakituna   23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 5:49
  • Antso Jakituna – Abetxuko   23:25, 23:55, 0:28, 0:58,….., 5:58

Abuztuak 5, 6, 7 eta 8

  • Ibaiondo – Legebiltzarra   23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 5:35
  • Legebiltzarra – Ibaiondo   23:42, 0:12, 0:42,……, 6:12
  • Abetxuko – Legebiltzarra  23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 5:49
  • Legebiltzarra – Abetxuko  23:25, 23:55, 0:25, 0:55,….., 5:55

Abuztuak 9

  • Ibaiondo – Legebiltzarra   23:05, 23:35, 0:05, 0:35,….., 3:35
  • Legebiltzarra – Ibaiondo   23:42, 0:12, 0:42,……, 4:12
  • Abetxuko – Legebiltzarra  23:19, 23:49, 0:19, 0:49,……, 3:49
  • Legebiltzarra – Abetxuko  23:25, 23:55, 0:25, 0:55,….., 3:55

Gasteizko tranbian bidaiarien sartze prozedura errazteko, Euskotrenek ordainketa sistema bezala Bat/Barik/Mugi txartela erabiltzea gomendatzen du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotren EJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak