Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Artolazabal: “iraupen luzeko langabeziaren murrizketa eta 45 eta 54 urte bitarteko langileen merkaturatzea optimismoaren dosi txikiak dira”

2017.eko abuztuak 02
  • “Enplegua sortzeko beharra nabarmendu behar dugu, batez ere emakumeen kasuan”
  • Lanbidek 2017ko uztailean erregistratutako langabeak 397 gutxiago dira eta, guztira, 130.872 dira langabeak; alegia, % 0,3ko beherakada egon da.
  • Urte arteko saldoak erakusten duenez, 10.592 langabe gutxiago dago.

VG 02 07 17

Lanbidek 2017ko uztailean erregistratutako langabeak 397 gutxiago dira eta, guztira, 130.872 dira langabeak; alegia, % 0,3ko beherakada egon da. Bestalde, urte arteko saldoak erakusten duenez, 10.592 langabe gutxiago dago.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Euskadin langabeziak uztailean izan duen murrizketaren barruan nabarmendu du “iraupen luzeko langabeziak izan duen murrizketa, 832 langabe gutxiago dira eta; halaber, langabeziak batez ere 45 eta 54 urte bitartekoen artean izan duela eragina. Optimistak izateko dosi txikiak dira, baina enplegua sortzeko beharra nabarmendu behar dugu, batez ere emakumeen kasuan”.

 

Uztailean, iraupen luzeko langabeziaren beherakada izan da nabarmena; 832 langabe gutxiago izan dira. Gainera, uztailean, langabeziaren beherakada handiena 45 eta 54 urte bitartekoen artean izan da.  “Azken hil honetan behera egin du gizonen artean eta gora emakumeen artean; beraz, hori hain positiboa ez da izan. Langabe guztien artean, % 56,5 emakumea da”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Lurraldeen arabera, Gipuzkoaren portaera ona nabarmendu behar da; bertan, langabeziak % 10,7 egin du behera azken urte honetan, Arabako kopurua (% 8) baino pixka bat altuago. Lurralde historiko horrek egin die hoberen aurre krisiaren ondorioei, eta badirudi hura dela hoberen prestatuta dagoena egoera horretatik lehenago ateratzeko. % 10eko langabezia erregistratu da, EAEko baxuena.

“Kontratazioak ere bilakaera positiboa du, nahiz eta atzerakada egon den pasa den hilabetearen aldean; horren arrazoia da aldagai horretan urtaroak duen eragin handia; joera da gorakada egotea kontratazioaren bolumenean.

Gainera, nabarmentzekoa da kontratazio mugagabea 2017ko lehen zazpi hil hauetan izaten ari den gorakada handia”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    📉 El nº de personas paradas registrados por @lanbideejgv en julio ha disminuido en 397 para situarse en 130.872 ► https://t.co/ffq7B3mdPn

  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    El número de personas paradas registrados por @lanbideejgv en julio ha disminuido en 397 para situarse en 130.872 ➡ https://t.co/uhPpGPgsFk

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)