
Milioi eta erdi bidaiarik baino gehiagok bisitatu dute Euskadi 2017ko lehen seihilekoan, iaz aldi berean baino 7,9 gehiagok
Euskadik hiru milioi ostatu-gau baino gehiago izan ditu 2017ko lehen erdialdean; alegia, % 7,4ko gorakada egon da 2016ko seihileko beraren aldean.
2017ko lehen sei hileetan, bidaiarien kopuruak gora egin du Euskadin, bai eta ostatu-gauenak ere, 2016ko aldi beraren aldean. Sei hil horietan, EAEn hiru milioi ostatu-gau baino gehiago erregistratu ziren, 2016an baino 210.000 gehiago. Ostatu-gauen ehuneko 81 hoteletan eta pentsioetan izan zen, eta % 19 hotelaz bestelako establezimenduetan (kanpinak, aterpetxeak, landa-ostatuak eta turismo-apartamentuak), Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratu dituen datuen arabera.
Bidaiari-kopuruak ere gora egin du. Euskadin, 2017ko lehen seihilekoan, 1.570.000 bisitari izan dira, alegia, 116.000 gehiago. Bidaiari horietatik, 980.000 Espainiako erkidegoetatik etorri dira; Espainiako erkidegoetako jatorria duten bidaiarien kopuruak % 5,5 egin du gora. Atzerriko bisitarien kopuruak gorakada esanguratsuagoa izan du; % 12,1 egin du gora eta, guztira, 591.000 bidaiari. Nazioarteko turismoaren pisua urteko lehen sei hileetan % 37,64koa izan zen, jatorriaren arabera.
Establezimendu-mota dela eta, gorakada handiagoa izan da landa-ostatuetan gaua eman dutenen artean, % 10,8 egin baitu gora, eta kanpinetan eman dutenen artean (okupazioak % 28 egin du gora, 2016aren aldean). Hotel-establezimenduetako ostatu-gauek % 5,6 egin dute gora.
Ostatu-gauen jatorria dela eta, atzerriko merkatuak % 10,6 egin du gora, iazko datuen aldean. Nazioarteko merkatuko ostatu-gauak, lehen seihilekoan, 1.176.000 baino gehiago izan ziren, alegia, okupazio osoaren % 38 baino gehiago.
Lurraldeen arabera, Eustatek hotel- eta landa-ostatuen inguruan dituen datuak bakarrik kontuan hartuta, 2017ko lehen sei hileetan gorakada antzematen da ostatu-gauetan.
Gipuzkoan hazi da gehien landa-ostatuetako ostatu-gauen kopurua (% 14,3). Bizkaian % 8,8 eta Araban % 4,7. Hotel-ostatuak direla eta, lehen seihilekoan Bizkaiko ostatu-gauek % 9,3 egin zuten gora, Araban % 7,2 eta Gipuzkoan % 0,7, iazko aldi beraren aldean.
-
2017-08-03
Comentario de Twitter:
Milioi eta erdi bidaiarik baino gehiagok bisitatu dute Euskadi lehen seihilekoan, iaz aldi berean baino 7,9 gehiagok➡https://t.co/0IExO6W7RW -
2017-08-01
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Más de un millón y medio de viajeros han visitado Euskadi en el primer semestre de 2017 ➡ https://t.co/axj4FWGjjN #turismo -
2017-08-01
Comentario de Twitter:
Más de un millón y medio de viajeros han visitado Euskadi en el primer semestre de 2017 ➡ https://t.co/axj4FWGjjN #turismo