Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak, udan, segurtasunari buruzko aholkuak dituzten txartelak banatuko ditu euskal herrietatik

2017.eko abuztuak 01

Lapurretak saihesteari eta, oro har, segurtasunari buruzkoak

Ertzaintzak, udan, segurtasunari buruzko txartelak banatuko ditu euskal herrietatik. Bi eredu izango dira, bat pertsonei lapurtzea saihestekoak eta bestea oro har segurtasunari buruzkoa.

Lehen ereduan, askotariko aholkuak ematen dira: parrandara irtenez gero, balio handiko gauzak ez eramatea; jende asko dagoen lekuetara poltsa nola eraman behar den; edo deskuiduan lapurtzea saihestekoak.

Bigarren ereduan, bestalde, honelako aholkuak ematen dira: planak konfiantzako pertsonekin batera egitea; leku ezkutuak edo argi gutxikoak saihestea; edo lekuko garen larderia- edo indarkeria-portaerak salatzea.

Herri bakoitzean pertsona ugari biltzen den uneak, hala nola jaiak edo bestelako gizarte-ekitaldiak, baliatuko dira txartelak banatzeko.

Txarteletan QR kodeak txertatuko dira Ertzaintzaren ‘app’a zenbait plataforma teknologikotan deskargatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko