Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik, pasa den urte osoan adina turista jaso ditu aurtengo lehenengo 10 hilabeteetan

2010.eko azaroak 23

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurreikusitakoaren arabera, 2010 urtea euskal turismoaren historiako urte onena izango da.

Urtarrila eta urria bitartean metatutako hazkundeak %13tik gora egin du 2009. urtearekin alderatuta, bai bidaiarien sarrerei bai gaualdiei dagokionez. 

Euskadik, 2009. urte osoan adina turista jaso ditu aurtengo lehenengo 10 hilabeteetan. Eustatek emandako datuen arabera, euskal ostatu-establezimenduek, guztira, 1.926.576 sarrera jaso dituzte 2010eko urtarrila eta urria bitartean (2009 urte osoan 1.991.790 izan ziren), hau da, pasa den urteko aldi berean baino %13 gehiago. Gaualdiei dagokienez ere, aurten metatutako hazkundea iazkoarekin alderatuta %13koa da. 

Datu horiek ikusita, 2010. urtea euskal turismoaren historiako urte onena izan dago dela aurreikusten du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak.

Datuok aztertuta ondorio interesgarriak ateratzen dira. Besteak beste, esatea dago Euskadik gora egin duela etengabe 16 hilabetetan turista-sarrerei dagokienez. Joera-aldaketa hori pasa den urteko uztailean hasi zen.

Datu bikain horiek bat datoz Eusko Jaurlaritzak abiatutako estrategia berriekin. Aurten "claim" berri bat sortu da:"Euskadi, goza ezazu". Izan ere, lelo honek arrakasta handia izan du turismo-merkatuetan.  Bestetik ere, Jaurlaritzak Marketing Plan berria onartu du sustapen-politika berriak bultzatzeko eta Euskadiko turismo-produktuak bestela definitzeko. Horrezaz gain, Euskadi atzerrian sustatzeari begira Tourespañarekin elkarlanean egindako lanaren emaitzak oso positiboak izan dira.

Urrian, esaterako, sarreren hazkundea %12,2koa izan da eta gaualdiena %15ekoa.

Aparteko garrantzia du atzerritarren sarrerak, batez besteko hazkundea 2010. urtean %20koa baita 2009. urtearen aldean. Frantziako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako edo Portugaleko merkatuak, adibidez, oso ondo erantzuten ari dira. Aurten historiako zifra onenak erregistratzen ari dira beste herri batzuetatik etorritako turistei dagokienez.

Lurraldeka, aurtengo lehenengo hamar hilabeteetako datuek honelako emaitza ematen dute: Araban sarrerak %24,8a igo dira, Bizkaian %11,7a eta Gipuzkoan %10,3a.

Hiriburuei dagokienez, aurten Gasteizek izugarri egin du gora, %24,29 alegia, Bilbok %11,84 eta Donostiak %13,59.

Ekain, uztail, abuztu eta irailaren balantze orokorraren arabera 2010eko udaroa historiako onena izan da, 926.762 lagunek egin baitigute bisita. Ordurarte onena genuen uda (2007) atzean geratu da %10ean gainditu baita.

Euskal turismoaren bilakaera 2009an (2008koarekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrera

% 09-08

Ostatu-gauak

% 09-08

Urtarrila

100.983

-%15

182.863

-%16

Otsaila

117.488

-%15

201.664

-%19

Martxoa

143.765

-%13

263.829

-%14

Apirila

167.590

+%5

309.181

+%8

Maiatza

182.763

%0

333.836

-%1

Ekaina

173.675

-%4

322.983

-%2

Uztaila

216.140

+%1

422.064

+·3

Abuztua

225.929

+%2

484.696

+%5

Iraila

191.903

+%2

359.725

+%1

Urria

184.403

+%4

346.564

+%3

Azaroa

154.757

+%4

281.894

+%3

Abendua

132.394

+%5

233.910

+%3

GUZTIRA

1.991.790

-%1

3.509.299

-%1

Euskal turismoaren bilakaera 2010ean (2009koarekin alderatuta)

Hilabetea

Turisten sarrera

% 10-09

Ostatu-gauak

% 10-09

Urtarrila

112.615

+%12

195.116

+%7

Otsaila

132.087

+%12

235.109

+%17

Martxoa

161.885

+%13

289.054

+%10

Apirila

184.010

+%10

332.265

+%7

Maiatza

202.236

+%11

370.443

+%11

Ekaina

204.796

+%18

382.277  

+%18

Uztaila

241.165

+%12

467.594

+%11

Abuztua

266.069

+%18

560.371  

+%16

Iraila

214.732

+%12

 414.777  

+%15

Urria

206.981

+%12

398.570

+%15

Azaroa

     

  

     

  

Abendua

     

  

     

  

GUZTIRA

1.926.576  

+%13  

3.645.576  

+%13  

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 23a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan