Berriak Lehendakaritza
Eu

125 lagin gehitu dira Gerra Zibilean desagertutakoen identifikaziorako DNA bankura

2017.eko abuztuak 02
  • Gerra Zibilean, Euskadin desagertutako pertsonen eta desagertuen senideen DNA Bankua gehitzeko kanpainak zabalik jarraituko du

GOGORA Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok eta UPV/EHUren Biomics laborategiko Ikerlari Nagusiak, Marian Martínez de Pancorbok, Gerra Zibilean Euskadin desagertutako pertsonen eta desagertuen senideen DNA Bankua gehitzeko lortutako emaitzak zehaztu ditu GOGORAk Bilbon duen egoitzan emandako prentsaurrekoan.

Aintzane Ezenarrok lagina eman duten pertsonei GOGORArengan jarri duten konfiantzagatik eskerrak emanez hasi du ekitaldia. Ekimenak jaso duen erantzun baikorra azpimarratu du Ezenarrok eta horrek, 80 urte pasatu diren arren, desagertutakoen familiengan behar bat zegoela adierazten duela; familia askorentzat, errekonozimendu modu bat izan dela ere esan du.

Ekimena martxan jarri zenetik, martxotik hona, 125 senideren analisi genetikoak gehitu dira DNA bankura (117 analizatu dira. 8 falta dira analizatzeko), etorkizunean, deshobiratzeetatik lortutako gorpuzkinekin alderatu eta, azkenik, identifikatuak izan daitezen.

Horixe baita, hain zuzen, ekimen honen helburua, Gerra Zibilean zehar senideren bat galdu izanaren lekukotasuna ematen duten senideen DNA laginak biltzea, oraingo eta etorkizuneko deshobiratzeetan eskuratutako DNA laginekin erkatu eta azkenik, pertsona horiek identifikatzea.

Laginak jasotzeko ekimenak zabalik jarraitzen du eta Aintzane Ezenarrok, berriro ere, deialdia egin du Gerra Zibilean desagertutako pertsonen senideek lagina eman dezaten. Izan ere, denborak garrantzi handia du: ahalik eta ahaidetasun-lotura hurbilena duten senideen bitartez egin ahal izaten da identifikazioa eta ahaidetasun lotura horiek urrundu egiten dira denborarekin, eta hortaz, garrantzizkoa da senideen DNA laginak ahalik eta azkarren biltzea.

Ezenarrok eskertu egin du ekimena hedatzerakoan Udalekin, Erakunde Historikoekin eta Memoria Historikoko Elkarteekin izandako elkarlana.

Deshobiratzeak

Laginak Biomics laborategiak biltzen ditu, Euskadin egin diren deshobiratzeetako probak burutzen dituen UPV/EHUko ikerketa-taldeak. Talde honek deshobiratutakoen laginak eta Gerra Zibilean Euskadin desagertutako senideren bat izana adierazten duten pertsonenak erkatzen ditu. Orain arte, 89 gorpu deshobiratu dira eta aurtengo urtean zehar, lau deshobiratze burutu dira:

  • Txaldatxur mendia, Donostian (urtarrilak 28)
  • Urkullu mendia, Larrabetzun (otsailak 4)
  • Legutio (martxoak 25)
  • Lemoatx mendia (ekainak 4)

Eusko Jaurlaritza 2002az geroztik ari da lanean Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzen eta identifikatzen. 2015aren amaieran Euskal Plana 2015-2020 aurkeztu zen, hobiak ikertu eta lokalizatzeko.

Nola eskatu DNA proba egiteko?

Hau da jarraitu beharreko prozedura:

  1. Beren DNA atera eta analizatzea nahi duten pertsonek Gogora-rekin jarri behar dute harremanetan telefono honetan, 94-403 28 46, edo email honen bidez, gogora.idazkaritza2@euskadi.eus.
  2. Gogora Institutuak kontaktuan jarriko du eskatzailea UPV/EHUko Biomics laborategiko profesional-taldearekin.
  3. UPV/EHUko Biomics taldeak eskatzailearen helbidean jasoko du lagina, edo hala badagokio, Unibertsitateko laborategietan. Lagin hori behar bezala dokumentatuta egongo da eta bilatzen ari diren pertsonaren datuak ere bilduko ditu.
  4. Lagin guztiak Biomics laborategietan (UPV/EHU) gordeko dira eta ateratako informazioaren datu-basea Gogora-n gordailatu eta koordinatuko da. Lagina eman duen pertsonari, bere analisi genetikoaren emaitza jasotzen duen “Identifikazio Biologikorako Txostena” ematen zaio.

Prozedura honen bidez senideren bati egindako laginaren eta deshobiratutako gorpuzkietatik lortutako laginaren artean bateratasunen bat badago, Gogora Institutuak pertsonari jakinaraziko dio.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvargentina
    2017.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GOGORA] 125 muestras amplían el banco de ADN para la identificación de personas desaparecidas ➡ https://t.co/FwANeo6FLK #Memo…

  • @Idoiainoriza
    2017.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GOGORA] 125 muestras amplían el banco de ADN para la identificación de personas desaparecidas ➡ https://t.co/FwANeo6FLK #Memo…

  • @eajpnvparlament
    2017.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GOGORA] 125 muestras amplían el banco de ADN para la identificación de personas desaparecidas ➡ https://t.co/FwANeo6FLK #Memo…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Martínez de Pancorbo