Euskal gazte kooperanteek jarduera ludikoak eta sozialak sustatzen dituzte haur perutarren artean
- Lurigancho´n 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte
- “Hainbat lan-giro eta -egoeratara egokitu behar dugu”
- Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Saileko Gazteria Zuzendaritzak sustatuta
Lurigancho, Peru, 17 08 31
Euskadiko Gazteak Lankidetzaren misioek –Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu– jarduerak garatzen dituzte, normaltasunez, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan, Afrikan eta Asian, haurrekin, adinekoekin, ingurumenarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako zereginetan. Bea, Lain, Miren eta Maitane dira egunotan Lurigancho udalerriko –Peru– haurren artean jarduera ludikoak eta sozialak sustatzen dituzten espedizio horietako kide batzuk; 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte.
“Hainbat lan-giro eta -egoeratara egokitu behar dugu”, esan du Maitane Erauzkinek, Euskadiko Gazteak Lankidetzaneko kideak –Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Saileko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen du–. Haurrak sustatzeko zereginari, ingurumenaren kontserbazioari eta jasangarritasunari buruzko irakaskuntza ere gehitu behar zaio horri.
100 euskal gaztek hartzen dute aurtengo udan parte garapenerako lankidetzako eginkizunetan Erdialdeko Amerikan, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan; euskal GGKEen epaimahai batek hautatzen ditu. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu, Euskadiko gazteak sentsibilizatzen. Gaur, zehazki, San Ignacio de los Moxos helmugak Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindariaren jaia ospatzen du.
Besteak beste, honako hauek dira helmugak: Cochabamba, Santa Cruz de la Sierra, San Ignacio de los Moxos, Pereira, Floridablanca, Medellin, Manta, Quito, Cebu, San Lucas Toliman, Chimaltenango, Jutiapa, Burdwan, Bishrail, Mumbai, Kisumu, Chacahua, Oaxaca de Juárez, Puerto Escondido, Oaxaca, Tenejapa, Chiapas, Maputo; Macia, Manica, Masaya, Puerto Cabezas y Waspam, Cusco, Huancayo, Lima, Lurigancho, Ayacucho, Cuzco, Piura, Tacna, Cutervo, Lurigancho, Collique, Collique, Yungay, Huancayo, Santo Domingo, Kebemer, Longako eskualdea eta Fanaye.
Euskal GGKEetako ordezkariek eratzen duten epaimahaiak aukeratu ditu ehun pertsona horiek, eta hautatuek kooperante gisa biziko duten esperientziarako informazioa eta orientazioa dute. Programaren gastuak Eusko Jaurlaritzaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kontura izango dira.