Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria sailburua Peraladako Jaialdian izango da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldian

2017-07-28

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Peraladako Jaialdian izango da gaur, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldian. Jaialdiko eszenatoki nagusian, Malandain Ballet Biarritzekin lankidetzan, eta berriz ere Ainars Rubikisen gidaritzapean, bi erakundeek euren ‘Ederra eta Piztia’ ikuskizun arrakastatsua aurkeztuko dute.

Muntaia hau aurrez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-denboraldian, Miarritzeko Gare du Midin eta Versailleseko Jauregiko Opéra Royal delakoaren denboraldian izandako arrakastaren ondoren iritsiko da lehenengo aldiz Katalunia aldera. Halaber, lehen aldia da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Peraladako Jaialdian dagoela.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @euskadiorkestra
    2017-07-28

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Katalunia aldera etorri gara Euskadiko Orkestrak @FIMCPeralada-n eskainiko duen emanaldiaz gozatzera https://t.co/HCSU71yyUn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)