Eu

Sobrongo Uraren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker

2017.eko uztailak 28
  • Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Lantarongo Udalak, Añanako Kuadrillak eta Vital Fundazioak berrindartu dute zerbitzu hori, zeinak uraren baliabidea bizitzaren eta biodibertsitatearen iturri dela nabarmenduko duen hezkuntza eta ingurumen jardueren bidez

 

Sobrongo Uraren Museoak berriro irekiko ditu ateak bihar, larunbatarekin, erakundeen lankidetzari esker. Zazpi urtez itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Arabako Foru Aldundiak, Lantarongo Udalak, Añanako Kuadrillak eta Vital Fundazioak hitzarmen bat sinatuko dute, datozen lau urteetan zentroa abian egongo dela bermatzeko.

Horixe adierazi dute gaur arduradunek, instalazioak bisitatu aurretik. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua eta URAko lehendakaria den Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak Arabako lurraldearekin duen konpromisoa azpimarratu du, “datozen urteetan guztira 200.000 euroko ekarpena egingo da, museoa abian izateko”. Gainera, gehitu du “URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez, Ur Museoa epe ertainean Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen-hezkuntzako zentroen sarean sartzea ahalbidetzen duen Ingurumen-hezkuntzako proiektu handi bat sustatu nahi dugu, Arabako lehen Ekoetxea izan dadin”.

Bestalde, “uste osoa dut museo hau Arabako beste turismo eta ingurumen baliabide bat izango dela, eta urak bizitzaren eta biodibertsitatearen iturri gisa duen garrantziaz kontzientziarazteko balioko duela” adierazi du Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak. Horrez gain, nabarmendu du zein garrantzizkoa den "irekitzen dugun zerbitzu hauen bidez eskualdeei balioa ematea, adibidez, Añanakoari, jendez gehien hustu dena baita. Izan ere, museo honek herritarrei ekonomia eta enplegu aukerak eskainiko dizkie, bisitariak erakarriko ditu, eta Valderojoko edo Gatz Harana eragile nagusi izango dituen beste baliabide natural eta turistiko batzuekin lotuko da ". 

URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez ingurumen proiektu handi bat bultzatu nahi dugu, museoari ahalbidetuko diona epe ertain batean ingurumen hezkuntzako zentroen euskal sarera lotzea eta Arabako lehenengo Ekoetxea izatea”. Museoa berriro irekitzeko ekitaldira joan dira, baita ere, Javier Uriarte Lantarongo aldkatea, Eduardo Fernández de Pinedo Añanako Kuadrillako lehendakaria eta Javier Malax-Etxebarria Vital Fundazioko zuzendaria.

Baliabide honi bultzada emango dion erabaki honen bidez, gainera, Uraren Museoa eta Ebroko urtegia erreferentziazko zentro bihurtuko dira herritarrak ingurune urtarraren kontserbazioa eta hobetzea sustatzeko beharraz sentsibilizarazteko. Era berean, honako hauek sustatzeko konpromisoa jasotzen da: ingurumen hezkuntzako jolas jarduerak eta eskualdean integratzeko eta  kultura eta turismo erakarmen gisa duen zeregina indartzeko ekintzak.

Añanako Kuadrilla arduratuko da museoa koordinatu eta kudeatzeaz Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta azken honen ardura izango da jendaurreko eta ingurumen hezkuntzako langileak jartzea. Finantzaketari dagokionez, erakundeek eta entitate sinatzaileek erabaki dute 322.500 euroko inbertsioa egitea 4 urterako. Inbertsio horren %62 URAk jarriko du; %27,  Arabako Foru Aldundiak; %8,5 Lantarongo Udalak, eta %2,5 Vital Fundazioak.

Euskadin aintzindari

Azpiegitura aitzindaria da Euskadin, uraren gaia jorratzen duelako, honelako beste zentro batean ez baita jorratzen. Hori dela-eta, erreferentziazko eskaintza kultural eta turistikoa izatea nahi da. Hori dena, ingurumen hezkuntzako funtsezko baliabide izateko helburuari lotuta. Izan ere, museoak museologia garaikidearen beharretara egokitutako teknologia berriak darabiltza, gizarteari eta, bereziki, gazteei bizitzarako funtsezkoa den osagaiaren –ura- ezagupenak hurbiltzeko.

Erakusketak ohiko baliabideen (ezenografia, maketak, dioramak, girotzeak edo proiekzio birtualak) eta teknologia berrien (ikus-entzunezkoak, interaktiboak, instalazio edo proiekzio birtualak) arteko oreka lortu nahi du.  Horri gehituko zaizkie lantegi eta jarduera didaktiko eta ludikoak, herritarrei ekosistema urtarraren balioak hurbiltzeko eta isurketek eta gehiegizko ur bilketek sortutako kalteak, besteak beste, erakusteko xedez.

Uraren Museoak, era berean, eremu horretako ingurumen, ekologia, paisaia eta geologia intereseko hainbat leku nabarmenduko ditu jadanik dauden azpiegiturekin era koordinatuan. Horrela, eremu horretako hezkuntza eta aisialdi eskaintza osatuko da eta eskualdeko landa garapenaren eta lurralde orekaren estrategiari laguntzen zaio.

Ikerketa eta zabalkuntza

Erabakiari jarraituz, helburu gisa jarri da museoa ingurune urtarra ikertzearen eta haren ezagupenak zabaltzearen bitartekari bihurtzea, erakundearteko lankidetza babestuz kontserbatzeko helburuak dituzten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenen bidez.

Era berean, hitzarmenean epe ertainean Uraren Museoa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Hezkuntzako Zentroen (Ekoetxeak) sarera lotzeko aukera jasotzen da, haren prestakuntza eskaintza Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen ingurumen hezkuntzako jardueretan txertatzeko asmoz. 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @ekotarriko
    2017.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @edertxu1
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @PatrimonioAlava
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @AnanakoKuadrila
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @Edu_FdP
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Sobrongo #Ura-ren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker ➡ https://t.co/lmnJyyQcNV https://t.co/7xQOL

  • @JMRuiz3
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: El Museo del Agua de Sobrón reabre sus puertas gracias a la colaboración institucional
    https://t.co/9xGQtWxwCw https://t.co/ZS

  • @uraEJGV
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    El Museo del Agua de Sobrón reabre sus puertas gracias a la colaboración institucional
    https://t.co/9xGQtWxwCw https://t.co/ZSpScUntsf

  • @uraEJGV
    2017.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    Sobrongo Uraren Museoak ateak irekiko ditu berriro, erakundeen laguntzari esker
    https://t.co/EQUcfMaQgI https://t.co/YeiCuRL2n4

Ekitaldiko kargudunak