Berriak Hezkuntza

Uriarte Sailburua Estatu Iberoamerikarraren Erakundeko Idazkari Nagusia den Paulo Spellerrekin bildu da

2017-07-27

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua Estatu Iberoamerikarraren Erakundeko Idazkari Nagusia den Paulo Spellerrekin bildu da gaur eguerdian.

Bilera, Paulo Spellerrek eta Urkullu Lehendakariak gaur goizean sinatu duten memorandumaren ondoren gertatu da. Akordio horrek, bi aldeen arteko elkarlana sendotzeko aukera emango du, hezkuntza, zientzia, berrikuntza eta kulturako gaietan; Bereziki, mugikortasun akademikoko programetan parte hartzeko eta lanbide-heziketa bezalako eremuetan sakontzeko aukerak aztertuko dira, eta esperientzien eta jardun egokien trukea bultzatuko da hezkuntzari eta prestakuntzari dagokienez, giza eskubideetan, demokrazian eta balioetan, eta bake-kulturan.

Bileran, Paulo Spellerrek Euskadiko Lanbide Heziketaren ezaugarri nagusienak ezagutzeko interesa erakutsi du. Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburordeak laburtu dizkio ezaugarriak, eta baita epe laburrean lanbide heziketak bultzatuko dituen egitasmoak ere.

Bilera bukatutakoan, talde biek azpimarratu nahi izan dute gaur sinatutako akordioaren garrantzia, formazioaren eta ikasleen probetxurako.   

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)