Eu

Europako Batzordeak aurrera egin du Europako Elkartasun Kidegoa garatzen

2017.eko uztailak 27

 

  • Batasuneko gazte boluntarioek gizarte-arloko zereginetan lagundu eta lan egin dezakete.
  • Europako Batzordeak 341.500.000 €-tan zehaztu du martxan jartzeko aurrekontua, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra.
  • Postuetara esleitzeko kostuak desberdinak dira iraupenaren eta egiten den herrialdearen arabera: adibidez, sei hilabetez boluntario joateko, Batasunak 3.400tik eta 6.500 €-ra jarriko ditu.

VG 27 07 17

Europako Elkartasun Kidegoaren helburua gizarte integratzaileagoa eraikitzeko gazteak erakartzea da, pertsona babesgabeei laguntza emanez eta gizarteko erronkei erantzunez. Esperientzia bizkorgarri eta aberasgarria eskaintzen die lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei.

Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek ideiak, sinesmen irmoak eta aurreikuspenak izan behar dituzte. Erakunde parte-hartzaileek gogoan izan behar dituzte betekizun horiek, errespetu eta konfiantzazko harrera giroa sortzeko erantzukizuna baitute. Aldi berean, ekimenean parte hartzen duten erakundeek denbora, kemen eta baliabide asko erabiltzen dituzte jarduera kalitatezkoa izan dadin. Horregatik, espero dute parte-hartzaileek tokiko komunitateekin eta jarduerei zuzenean lotutako pertsonekin antzeko errespetuaz erantzungo dutela.

Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimen bat da, eta bere helburua da gazteek boluntario lanetan aritu edo, jaioterriko herrialdean zein atzerrian, proiektuetan laguntzeko aukerak sortzea; era horretan, Europa osoko komunitateei eta herritarrei onurak ekartzea bilatzen da.

  • Europako Elkartasun Kidegoan izena emateko, 17 urte eduki behar dira, baina ezingo dute proiektuan hasi 18 urte bete arte. Europako Elkartasun Kidegoko proiektuetan, 30 urte arteko pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Boluntario lanetan aritzeko, 2tik 12 hilabete artekopraktika aldi bat, ikasketa bat, edo lan bat, ondorengo arloetan: hezkuntza, osasuna, gizarte integrazioa, elikagaiak hornitzeko laguntza, etxebizitzen eraikuntza, etorkinen harrera, etorkin eta errefuxiatuentzako integrazioa eta laguntza, ingurumenaren babesa eta natur hondamenen prebentzioa. Europako Elkartasun Kidegoa: enpleguak eta praktikak, bide onetik.
  • https://europa.eu/youth/soliDarity_es
  • https://europa.eu/youth/solidarity_en

Jokabide printzipio orokor horietan, kontuan hartu da askotarikoak izan daitezkeela parte-hartzaileak, erakundeak eta egindako jarduera arloak, eta jarduera bakoitzeko zirkunstantzietara egokitu behar dira.

Europako Elkartasun Kidegoan hasi behar diren gazteek arretaz irakurri behar dute agiri hau. Parte-hartzaileek ondorengo printzipioei lotzeko konpromisoa hartuko dute:

  • Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek bat egiten dute elkartasun, giza duintasun eta giza eskubideen errespetu balioekin, eta sinetsi egiten dute bidezko eta berdintasunezko gizarte batean, non aniztasuna, bazterkeria-eza, tolerantzia, justizia eta berdintasuna gailenduko diren.
  • Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileak pertsonen arteko elkartasuna hobetzen ahalegintzen dira, haien kulturak eta tradizioak errespetatuz, eta beren gogoa da erantzukizun partekatuen zein elkar laguntzaren komunitate bat eraikitzea.
  • Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileak prest daude gizarteari ekarpen baliotsu bat egiteko eta elkartasuna, lankidetza eta elkarren ulermena frogatzeko.
  • Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek inondik ere ezin dute jokatu besteei edo beren buruari kalte egiteko moduan.
  • Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek errespetatu egin behar dituzte, harrerako erakundeko arauak, egitura, eta ohiturak, eta gogoan eduki hori beharrezkoa izan daitekeela jardueran parte hartzen dutenen osasun, segurtasuna eta pertsona duintasuna errespetatzeko. Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek errespetatu egingo dute harrera eman dien herrialdeko legedia.
  • Europako Elkartasun Kidegoan sartzea gazteak bere gogoz hartutako erabakia izan behar da eta, aldi berean, askatasunez erabaki dezake ekimenari uko egitea, eta eskubidea du Kidegoak esleitutako edozein postu eskaintza errefusatzeko, eta horrek ez die eragingo etorkizunean hari eskaintza gehiago egiteko izango dituen aukerei.
  • Europako Elkartasun Kidegoan parte hartzeko ez da batere kuotarik ordaindu behar.
  • Jardueraren amaieran, Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek eskubidea dute bertan parte hartu izanaren ziurtagiri bat eskuratzeko.
  • Boluntariotza jarduera batean parte hartzea onartzean, Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileek kontratu bat sinatuko dute erakunde parte-hartzailearekin eta, bertan, jardueraren baldintzak zehaztuko dira; baldintzok bat etorri behar dira Europako Elkartasun Kidegoko Gutuneko printzipioekin. Lanerako jarduerak direnean, lan kontratuak antzeko helburua izango du.

Jarduera hasi baino lehen eta irauten duen bitartean, Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileei argi eta garbi jakinaraziko zaie zein zeregin izango dituzte eta, dagokionean, behar prestakuntza eta hizkuntza laguntza emango zaizkie

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JusticiaSoc_Eus
    2017.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Comisión Europea avanza en el desarrollo del Cuerpo Europeo de Solidaridad ➡ https://t.co/9gtmsigiPG

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak