Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal: “Euskadin langabezia % 10etik behera murrizteko bidean gaude, baina, oraindik, asko dago egiteko enpresa, sozietate eta erakundeen artean”

2017-07-27
  • Gaur EINeko Biztanleria Aktiboaren Inkestak eskainitako datuek adierazten dute Euskadin langabeak 6.100 gutxiago direla
  • “Guztioi dagokigu kalitate gehiagoko enplegu-kota hobeak lortzea”

 

VG 27 07 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, Estatistikako Institutu Nazionalaren Biztanleria Aktiboaren Inkestak gaur emandako datuek adierazten dute Euskadin 6.100 langabe gutxiago dagoela urteko bigarren hiruhilekoan, eta “Euskadin langabezia % 10etik behera egotea lortzeko bidean gaudela ziurtatzen dutela datu horiek, baina oraindik lan handia dagoela guztion artean egiteko:enpresak, gizartea eta erakundeak. Guztioi dagokigu kalitate gehiagoko enplegu-kota hobeak lortzea.”

 

“Eusko Jaurlaritzan enplegurako laguntza-ildo batzuk jarri berri ditugu abian; arreta berezia jartzen diegu gazteak lan-merkatuan sartzeari, enpleguan emakumeen presentzia handiagoa egoteari, 45 urtetik gorakoak berriro laneratzeari eta gure enpresek internazionalki lan egiteko, lankidetzan jarduteko eta lehiatzeko baldintza onenak sortzeari”. Joera ona da, baina lan handia dago oraindik egiteko”, esan du Artolazabalek.

 

Euskadin 6.100 langabe gutxiago dago urteko bigarren hiruhilekoan, 114.300 daude guztira; alegia, langabezia-tasa % 11,23koa da, Estatistikako Institutu Nazionalaren Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) gaur emandako datuen arabera.

 

Datu horien arabera, langabeziak, Euskadin, behera egin du aurreko hiruhilekoaren aldean, (-% 5,06), Estatuko batez bestekoaren azpitik (-% 8,01), eta 2016ko hiruhileko beraren gaineko aldea % 11,19ko murrizketa da, Estatuaren % 14,44 batez bestekoaren aldean.  

 

Enplegua dela eta, Euskadin 8.900 pertsona okupatu gehiago dago, alegia, % 1eko gorakada egon da.  Gipuzkoak du langabezia-tasa baxuena (% 8,18), gero Bizkaiak (% 12,54) eta Arabak (% 13,05). Jarduera-tasa handiena Arabak du (% 57,11), gero Bizkaiak (% 56,39) eta, azkenik, Gipuzkoak (% 54,99).

 

 

 

 

3 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2017-08-01

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: “estamos en el camino de reducir por debajo del 10% el paro en Euskadi pero queda mucho por hacer https://t.co/N3CPjL7gFH

  • @AzalgorriBilbao
    2017-07-27

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT Irekia: La Encuesta de Población Activa del INE indica que el nº de personas desempleadas en Euskadi de… https://t.co/tXq54PFbuh

  • @Gob_eus
    2017-07-27

    Comentario de Twitter:
    La Encuesta de Población Activa del INE indica que el nº de personas desempleadas en Euskadi desciende en 6.100 ➡ https://t.co/rzYsrsAFOH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)