Berriak Herrizaingoa
Eu

Donostiako aireportuak aire-istripu baten simulazioa egin du

2010.eko azaroak 23

Prozedurak eta denborak aztertzea da ekintza honen helburua larrialdi hau bezalako kasuetan

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zuzendaritzak koordinatu eta Aenak antolatutako jarduera izan da gaurkoa. Simulatutako istripua lurreratze ekintzan gertatu da.

Donostiako Aireportuak simulakro bat egin du gaur aire-istripuetako prozedurak eta denborak aztertzeko helburuarekin, baita larrialdi kasuetan parte hartzen duten agente guztien koordinazio lanak aztertzeko ere.

Donostiako aireportuak egindako jarduera honek, abioi baten istripua izan du ardatz, lurreratze ekintzan. Istripuak sute bat sortu du erregaiaren isurketa dela eta. Honek motorraren erabileran eta fuselajean eragina izan du.

Istripuaren balantzea honako hau izan da: zauritu oso larri bat, bi larri eta 11 pertsona zauririk gabe. Gertaera honen berri eman zaie suhiltzaileei, Guardia Zibilari, Ertzaintzari eta gipuzkoako ambulantziei. Zerbitzu guzti hauek istripua gertatu den tokira hurbildu dira.

Laguntza eremua sortu eta gero, zaurituak bertara eraman dira tratamendu egokia eskaintzeko. Koldo Arrese, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi teknikariaren iritziz, simulakroa espero zen bezala egin da, baina bigarren azterketa batek hobekuntzak ezarri ahal izango ditu aire istripu kasuetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo Arrese